Bermeoko Udalak 36 babes ofizialeko etxebizitza salgai jarri ditu San Martin auzoan. “Bi eta hiru logaleko etxeak izango dira eta 139.053,83 euro eta 158.038,62 euro bitartean erosi ahal izango dira, BEZ barne. Hauetakoren bat erosteko interesa izan dezakeenak Berualan izena eman beharko du 2021ekourtarrilaren 31a baino lehen”.

Udalak urte luzez izandako auzi judizial bati amaiera eman ostean, udalerriko enpresa bati 1,2 milioi eurotako kalteordaina eskainiz, orain babes ofizialeko etxebizi-tzak salgai dira. Etxe hauetakoren bat erosteko “Etxebiden izena eman beharko da derrigorrez. Norbaitek izena bertan emanda izango ez balu eta laguntza beharko balu, Berualatik kudeatu ahal izango da eskaria. Babes ofizialeko etxebizitzak izanik, zenbait baldintza bete beharko dituzte interesatuek. Diru sarrerei dagokienez, gutxienez urteko 12.000 euroko sarrerak izan beharko ditu eta, gehienez, 39.000 eurokoak. Diru kantitate hauek gordinak dira”, jakinarazi dutenez.

Tamaina ezberdinetakoak -70 metro koadrotik 90 metro koadrora artekoak-, informazio zehatzagoa nahi duenak 946179173 telefonoan lor dezake, beruala@bermeo.eus helbide elektronikoan Berualarako bulegoetara (Andra Mari kalea 22) gerturatuz.