Koronabirusaren lehen olatuan egindakoaren antzera. Leartibai Garapen Agentziak laguntzak emango dizkie eskualdeko taberna eta jatetxeen ugazabei. "Covid-19ak sortutako osasun krisi honek eragin zuzena izan du gure herrietako merkatari, ostalari eta bestelako zerbitzu enpresetan·", eta hori dela eta, 550 dirulaguntza zuzenak ematea adostu dute, ostalaritza guneen erabateko itxierak eragindako kalteak gutxitze aldera.

"Herrietako bizi-iturria dira eta lagundu egin nahi diegu", diotenez. "Horretarako, Garapen Agentzian uste dugu garrantzitsua dela negozioei zuzenean laguntzea, kon-tsumoa bultzatzeko ekimenak martxan jartzea eta herritarrok ere inoiz baino gehiago herriko ekonomia berpiztearen alde lan egitea: berton, sasoikoa eta segurtasunez erosiz". Azaroaren 6an argitaratutako dekretuak zehaztu zuen negozio hauen itxiera, edota kasurik onenean, etxez etxeko otorduak prestatu eta zerbitzatzeko aukera eman zuten, edo bertan jasotzeko aldez aurretik hitzordua eskatuta, 21:00ak arte. Baina ez da negozio askoren-tzat nahikoa izan, eta tabernariek eurek era askotan azlarazi dite euren ezinegona. Eskualdeko erakundetik adierazitakoaren arabera, "neurri horiek eragin zuzena dute Lea-Artibai eskualdeko gizarte- eta ekonomia-ehunean".

Hori ikusita, Lea-Artibaiko Garapen Agentziaren asmoa da, lehen aipatutako udalen lidergoarekin, negozioen aldi baterako itxierak eragindako galera ekonomiko zuzenaren egoera arintzen laguntzea, eta, ahal den neurrian, negozio horiek azkenean behin betiko ixtea saihestea. Bada, establezimendu bakoitzak 550euroko laguntza jasoko du, baldintzak bete ezkero. Agentzia osatzen duten 6 herriez gain (Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroa), Ziortza-Bolibarko eta Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzgo Udalek ere ekimenarekin bat egin dute, eskualdeko garapen ekonomikoarekin kezkatuta. Beraz, udalerri horietako jatetxe eta ostalari establezimenduek "eskatu ahal izango dute laguntza".

Eskabideak

"Laguntzaren informazioa guztia www.leartibai.com" jasota dagoela adierazi dute garapen agentziatik. Eskariak egiteko epea, berriz, bihar bertan hasiko da, abendurarne 15ean amaitzeko. Hauek aurkezteko bide ezberdinak zabaldu dituzte: bulegoetan -Lekeition, Sabino Arana, 14 behean; Markina-Xemeingo Lea Artibai Berrikuntza Gunean; eta Ondarroako Kantoipen-. Ordutegiak 09.00etatik 13:00ak arterakoa izango da, Ondarroan 13:30ean amaituko delarik. Bestetik, zuzenean aukera izango da posta elekrronikoz, leartibai@leartibai.com helbidean. Bulegoetan egitene dutenentzako oharra plazaratu dute. "Covid-19ak sortutako egoera dela eta, mesedez, eskatzen dugu dokumentazio guztia beteta eta sinatuta ekartzea". Emailez bidaltzea erabakitzen dutenek "dokumentazio guztia email bakarrean bidali beharko dute. Eskertuko da emailez bidaltzea, tramitazioa arina izan dadin".

Bestetik, Leartibai Garapen Agen-tziak kontsultak egiteko aukera era zabalik du, beste erakunde publiko natzuek ematen dituzten laguntzen gainean Webgunean -www.leartibai.com- bitartez, eta baita sare sozialetan (Instagram, Facebook eta Twitter). "Kontsultak telefonoz egin nahi dituztenentzat 94 616 90 88 zenbakia ago erabilgarri", eta emailez ondorengo helbideetan egin ahal izango dira kontsultak: turismo enpresentzat turismo@leartibai.com;. merkatari eta zerbitzu enpresentzat merkataritza@leartibai.com eta gainerakoentzat leartibai@leartibai.com webgunearen bitartez.

Zuzenak. Laguntzak zuzenak izango dira, 550 eurokoak. Agentzia osatzen duten 6 herriez gain (Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroa), Ziortza-Bolibarko eta Munitibar-Arba-tzegi-Gerrikaitzgo Udalek ere ekimenarekin bat egin dute.

Guztira. Leartibai Garapen Agentziak martxan jarritako ekimenak 97.650 euroko zuzkidura du, orotara.