“Kultura funtsezko eta interes orokorreko ondasuntzat” hartuko du Gernika-Lumoko Kultura sailaren Kulturaren Plan Adierzi dutenaren arabera, “etengabeko hobekuntzarako programa bat, kultura hurbil, ireki, kalitatezko eta sortzailearen alde” egingo duena izango da, “musika-sorkun-tza eta memoria-ondarea xede” izango duena.

“Kulturak funtsezko zeregina du GJH 11 lortzeko, hiriak eta giza kokalekuak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izan daitezen lortzea baitu helburu. Esparru horretan, pertsonen garapenean eta aurrerapenean rol nagusia du”, dio Jokin Garatea Kultura zinegotziak. Plangintza, bada, Gernika-Lumoko kultur eragileekin batera idatziko da, eta, etorkizunean egingo diren jarduerak definitzeaz gain, udalerriko “kultura-ekosistema sortu eta indartu nahi du, kultura-politikak eraldatuz”.

“Hurbileko kultura batean lan egitea; kultura ireki, kalitatezko eta sortzailean; kulturaren,hezkuntzaren eta bitartekotzaren batasunean; eta hiriko kultura-ingurunean eta memorian”, azpimarratu du Garateak. Planteatuko diren proposamenak berriak izango dira edota lehendik dagoen eta Udalak kudeatzen duen kultura-jarduera hobe-tzekoak. Egitasmoen artean dira liburutegia sustatu eta zabaltzea, kulturari buruzko eztabaidak sortzea, sorkun-tza edo prestakuntza lagun-tzeko programak, eta memoria ondare ukiezin gisa ezagutaraztea eta balioztatzea.

Adituekin

Plan Estrategikoa idazteari ekin dio Gernika-Lumok, nahiz eta etorkizunera begirako plana den. “Kulturaren arloko premiak hauteman eta datozen urteetarako Udalaren kultura-politiken ildo orokorrak erakutsiko dira”, diotenez, modu integralean. Lan hori egiteko, gauer eta gun eta etorkizun hurbilean “elkarrizketa sakonak egiten ari dira Gernika-Lumoko kultura eta arte-arloko adituekin eta sektoreko adituekin”.