Aldaketa ugari eman ziren XX. mendean Gernika-Lumon, Euskal Herrian izan zen antzera. Guda Zibila, bonbardaketa, industrializazioa... hainbat gertaerei aurre egin behar izan zieten gernikarrek. Gizonek zein emakume izan ziren protagonistak, nahiz eta emakumezkoak bigarren plano baten geratu ziren. Adibideak ugari dira: bi baino ez dira gaur egun herrian emakumeak omentzen dituzten kaleak, euren testigantza kasik jaso barik geratu dira... Hori dela eta, emakumezkoen protagonismoa aldarrikatzeko, bisita gidatu bereziak antolatu ditu Bakearen Museoak datorren asterako, azaroaren 24tik 29ra.

Azaroaren 25aren harira, lau emakumeren bizitzari egingo diete erreferentzia bisita gidatu bereziek: Fernanda Arrien, Deunore Labauria, Angeles Atxabal eta Mari Angeles Basabe. “Hainbat emakumeren adibidea badugu, ibilbide gidatuetan sar litezkeenak. Baina ordu eta laurden eta ordu eta erdi arteko bueltak emango ditugu, eta ezin zi-tzaigun posible egin denak sartzea”, diotenez. Izan ere, ekimena kaleetan barrena egingo da, emakume bakoi-tzaren profilari buruzko datu esanguratsuenak emanez eta bertaratzen direnei behar bezalako informazioa eskainiz. Lan horretan erabakiorra izan da herriko Gernikazarra historia taldearen aportazioa, baita orain dela zenbait urte ba-tzuk Museoak argitaratuteko Gernikar emakumeak XX. mendean: Ahotsak eta bizipenak.

Bisita gidatuak -euskeraz eta erderaz eskainiko direnak odrutegi ezberdinetan- Bakearen Museoan hasiko dira, Foru plazan. “Baina Gernika-Lumoko kaleetan barrena” arituko dira, Arrien, Labauria, Atxabal eta Basaberen ibilibideari lotutako guneetan egingo dituztelarik geldialdiak. Arrienen kasuan, adierazgarri izango da San Juan Ibarra parkean egingo duten galdialdia, izan ere bertan aritu zen lanean, sukaldari modura beste hainbat emakumerekin batera, Catarro jatetxean. “Ospe handi izan zuen. Eta emakumeek eguten zuten sukaldaritzarengatik izan zen. Hurbileko eta urruneko jendea herrira etortzen zen, egiten zituzten platerrak jatera”. Errigoitin jaioa baina gernikar peto-petoa, 70. hamarkadara arte izan zuten zabalik.

Deunore Labauriaren testigantzarekin, bestetik, Gernika-Lumoko egunik tristeenak izango dituzte hizpide. Bonbardaketarenak, eta hurrengo egunetakoak. Garai horretako testigan-tzak ere badira Atxabal eta Basaberi buruzkoak, gerra garai eta gerraostekoak. Lehena. Atxabalena, “gerra sasoikoa” da. Garai horretan aritu baitzen erizain lanetan, “gaur egun San Fidel ikastolaren erakikinean zen Karmelitetan”. Emakume Abertzaleen Ba-tzako kide, bere bnizipenak izango dira nagusi. Laugarren emakumeari dagokionez, Basaberi, irakaskun-tza arloan aritu zen. “Bera izan zen Seber Altube ikastolako sortzaileetako bat”, baina aldez aurretik era euskalgintzan aritu zen. Emakume Abertzaleen Ba-tzan ere murgilduta, “William Smallwood Egurtxikiri itzelezko laguntza eman zion”, bere The Day Guernica was Bombed. A Story Told by Eyewitnesses and Survivors liburua idatzi ahal izateko. “Hainbat testigantza lor-tzen lagundu zion, asko Mari Angeleseri esker lortu zituen”, Bakearen Museotik diotenez.

Lau emakumeen testigantza jakinaraztea da ibilbide berrien jomuga nagusia. “Joan den mendeak aldaketa sakonak eragin zituen hiribilduaren bizitzan, eta emakume gernikarrak izan ziren eraldaketa horren protagonista. Haien bizipenen eta testigantzen bidez, II. Errepublikan izan zen hausturatik gerraosteko garai gogorretaraino Gernikan izan zuten eragina ezagutuko dugu”, Bakearen Museoko ardradunen hitzetan.

Jardunaldiak. Gernika-Lumoko Bakearen Museoak antolatutako ibilbide gidatu bereziak azaroaren 24tik 29ra eskainiko dira. Zehazki, azaroaren 24tik 27ra 12:00 eta 17:00etan izango dira, gazteleraz; eta 17:30an euskaraz. Azaroaren 29an, 11:30an eskainiko da euskarazkoa eta 13:00ean gaztelerazkoa.

Erreserbak. Aldez aurretik erreserba egiteko aukera plazaratu dute. Berau 946270213 telefono zenbakiraren bitartez egin leike, baita museoa@gernika-lumo.net helbide elektronikoan.

Talde txikiak. Plaza urriak izango dituzte ibilbide gidatuek. Koronabirusaren pandemia dela eta, taldeak bost pertsonakoak izango dira. Eta segurtasuna neurri guztiak bete beharko dira.