Azkenalduan itxita egon ostean, Gernika-Lumoko Udalak komun publikoak ireki ditu berriz. Zortzi dira guztira udalerrian direnak -Juan Kaltzada bi, Pasealekuan, Santa Luzia parkean, Merkatuaren eraikinean, autobusen geralekuan, Lorategietan eta Urbietako kirol gunean. Udalak jankinarazi duenez, gainera, Santa Anan dagoen komun publikoa martxan jarri dute, “Tiloetako paseoko erabiltzaileei, aparkalekuko erabiltzaileei -600 aparkaleku dira gunean- eta trena erabiltzen dutenentzako” erabilgarri izango dena. Hainbat gernikar kexu agertu ziren, tabernak itxi ostean komun publikoak ere ez zirelako erabilgarri.

Santa Ana guneko komun publikoa egiteak 62.538 euroko inbertsioa suposatu dio Gernika-Lumoko Udalari. Baina, bide batez, toki-erakundeko arduradunek garbiketa lanek udalerrian duten kostua zehaztu nahi izan diete herritarrei. Guztira, ia 800.000 euroko kostua dute -799.113,17 euro, zehazki- urtero: kirol instalazioetan 316.200 euro; udal eraikinetan -udaletxea, musika eskola, kultura etxea...- 193.124 euro; eskola publikoetan 202.923 euro; eta azkenik, komun publikoak garbitzerako orduan beste 86.864 euros xahutzen dituzte. “Gastu honi, gainera, %25 erantsi behar” zaiola azaldu dute udaleko iturriek, “hainbat eraikinetan eta koronabirusa dela eta garbiketa lanen frekuentzia” handitu beharra izan delako.

Hainbat gernikar kexu agertu dira azkenaldian, herriko tabernak itxi ostean komun publikoak ez zirelako erabilgarri eta beharrezko zirelako, batez ere umeen eta edadetuen kasuan. Bada, oposizioak -EH Bilduk- eskakizun berbera egin zuen orain dela gutxi.