"Astra martxan dago eta egongo da". Hala ere, orain dela 15 urte sortutako ekimenak sostengua behar du, bai espazio autogestionatuaren etorkizunerako biziraupena ziurtatzeko eta baita Gernika-Lumoko kultur eragile nagusienerakoa jarraitzen izateko. Datozen asteetarako kultur egitaraua aurkeztuta, "kanpaina ekonomiko bat" jarriko dute martxan laster, eraikinaren "sostengagarritasuna bermatzeko". Horrexegatik Eutsi ederrenari egitasmoa aurkeztu dute.Eutsi ederrenari

Abenduaren 24an beteko ditu Astrak 15 urte. Eta gaur egungo garai zail hauetan, eta aipamen berezia merezi duten pertsona eta eragileak kontutan hartuz aldez aurretik -Gernika-Lumoko Zain-tza Sarea; eskualdeko osasungin-tzako, adineko egoitzetako, hezkuntzako langileak; modu batera edo bestera ondokoak zaintzeko lanean ibili diren pertsonak; pandemiaren aurrean kulturaz goza-tzeko martxan ipinitako hainbat egitasmo, besteak beste-, aurrera begira jarri dira Astrako eragileak, "politikari profesionalei eta erakunde publikoei" zera eskatuz: lehentasuna eman deizaietela "pertsonentzat beharrezkoak diren premie".

"Antolatzen eta ekimenak aurrera eramaten jarraituko" dutela zehaztu dute. Izan ere, "lanera joatea segurua bada, kultur ekimen batera edo bilera batera joatea ere bai, segurtasun neurriak hartuz. Eta ez dugu kultur programazio osoa instituzioen esku utzi nahi, espazio autogestionatuetako egitarauak behar ditugu", prentsaurrekoan azaldutakoaren arabera. Bada, azaro, abendu eta urtarrilerako programa zabaldu berri dute. Ohi legez, solasaldiak, zinema emanaldiak, haurrentzako tailerrak eta musika eskainiko du Astrak, Gernika-Lumoko elkarteekin lankidetzan.