Lea-Artibaiko azoka egutegian finkatutako azoka da, urteari amaiera emateko balio duena. Bada, aurtengoan ez da egingo. Urtero Lekeitioko Udalaren eta Lea-Artibai Landa Garapenerako Elkartearen eskutik egiten den abenduaren 21eko Santo Tomas Azoka "bertan behera ustea erabaki da, covid-19aren pandemiak sortutako egoeraren ondorioz". Jende asko biltzen duen jardunaldia izanda, "ongizatea bermatzea" dute helburu nagusi.

"Lekittarrez gain eskualdeko jende asko etortzen da egun horretan. Jende pilaketak saihesteko eta denon ongizatea bermatzeko", antolatzaileek ez dute "egoki ikusten tamaina honetako azoka bat antolatzea. Hori horrela, bai Udalak eta baita landa garapen elkarteak "pena handiz" hartu du ospakizuna bertan behera uztea.

"Lekeitioko Santo Tomas azoka 1988an berreskuratu zen, urte askotan egin gabe egon ostean", laburbildu dutenez. Hori dela eta, 1988tik aurten azoka ospatzen ez den lehenengo aldia izango da. Eskualdearen lehen sektorearen erakuslehio, "urtero 40 postu inguru jartzen" direla nabarmendu dute. Eta ohiko nekazal produktuez gain -ortuariak, esnekiak, ogia, txerrikiak...-, inguruko animalien erakusketa ere jasotzen du, Independentziaren plazan. Egitarauaren helburu nagusia "Lea-Artibai eskualdeko lehen arloko nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizleen lana sustatzea eta, aldiberean, haien produktuen kontsumoa bultzatzea da. Ahal ere, aurtenioan ez da posible izango. "Zoritxarrez, bizi dugun osasun egoera dela eta, azokak hurrengo uretara itxaro beharko du", gaineratutakoaren arabera.

Ez da lehen aldia

Azkenaldian ugariak izaten ari dira Lea-Artibain pilatzen ari diren koronabirus positibo kasu berriak, alarma gorria piztuz. Eta ez da lehen aldia egoera honek planak aldatzea eragiten dituena. Orain dela bi aste, urriaren 10ean, Markina-Xemeinen ospatu behar zen Lea-Artibaiko Elikagaien eta Artisauen Egunaren kasua da, Urriko Azoka Nagusiaren ordez antolatu zena eta eskualdeko ekoizleei txoko emateko aproposa zena, zuzeneko salmenta jorra zezaten. Osasun arloko arduradunen azken orduko eskaerak eta Ertzaintzaren gomendioek jardunaldia ez ospa-tzea ekarri zuen. Oraingoan, Lekeitioko Santo Tomas egunaren kasua izan da.