Azaroan irekiko dute hurrengo deialdia. Eta Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak prest da Eusko Jaurlaritzatik etor litekeen laguntza eskura-tzeko. Lanbideri 525.172,07 euroko laguntza eskatuko diotela zehaztu dute, hortik aurrera datorren urterako eskualdeko Enplegu Plan berria garatu ahal izateko. “Horietatik 180.000 euro enpresa-proiektuetarako izango dira, eta beste 375.172,07 euro eskualdeko enpresek 22 langabe kontratatzeko”, Jon Lejarraga Lanbide Ekimenakeko presidenteak azaldutakoaren arabera.

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, 294.533,37 euro bideratu zituen joan den ekitaldian enplegua babesteko eta enpresa-ideia berriak sustatzeko. Aurtengoan enpresa-ikerketako hiru proiektu bultzatu dira: Egurre, Prestakuntza Ikerketa eta Ibili Ibilian.