Orain dela zenbait aste iragarritako neurria errealitate bilakatu da. Bermeoko Udalak orain gutxi zabaldu du koronabirusaren eraginak arintzeko 100.000 euroko dirulaguntzak jasotzeko aukera. Euren kontura lan egiten duten langileei edo autonomoei premiazko laguntzak zuzenean emateko deialdiaren oinarriak onartu dituzte, baita publiko egin ere. Alarma egoeraren ondorioz galerak izan dituzten enpresek 300 euro jasoko dituzte, gehienez jota.

Nik, BermeON izenburupeko kanpainaren barruanNik, BermeON gauzatzen ari den ekintzen artean dago dirulaguntza. “Kanpainaren helburua covid-19ak eragindako krisiaren ondoren udalerriko ekonomia suspertzea da”, zehaztu dutenez. Zuzeneko laguntzetan emandako 100.000 euro horien bitartez -Udalaren 2020ko aurrekontuaren kontura-, “udalerriko saltokien, zerbi-tzuen eta ostalaritzaren egonkortasun ekonomikoari eusten lagundu gura da, aldi baterako itxiera-aldia amaitu ondoren, merkataritzako jarduerari berriro ekitea eta luzaroan eustea lortzeko”. Oinarriak eskuragarri dira, Udalaren web orrian -www.bermeo.eusen klikatuta, edota https://url2.cl/9gFxL estekan- eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean.

Udaleko iturrien arabera, oinarrietan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituzten eskaerei emango zaizkie. “Eskabideak udaletxeko erregistro orokorrean sar-tzen diren hurrenkeran ebatziko dira, oinarrietan eskatzen den dokumentazioa eransten bada. Enpresa bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du establezimendu bakoitzeko”. 300 euro eskuratzeko aukera izango da, “behin eskaera ebazten denean ordainketa bakarrean” ordainduko dena.

“Hauek hartuko dira laguntza honen xede diren jardueratzat: langile Autonomoen Erregimen Bereziko edo derrigorrezko Mutualitate profesionaletako kuotak; enplegu-emaileak2020ko martxoaren 14ko datarekin bere langileei ordaindu dizkien gastuak; negoziorako lokalen errentamendu, hornidura, makinen eta instalazioen mantentze-lan… gastuak; ekipamendu informatikoa, teknologikoa eta teknologia berriekin erlazionatutako prestakuntza; telelanarekin, kontziliazioarekin… erlazionatutako desinfekzio-lanetarako, aholkularitzarako edo soluzioak garatzeko, definitzeko eta ezartzeko kanpoko laguntza aditua; jardueraren aseguru-primei dagozkien gastuak;jardueren hornitzaileentzako ordainketa mugaeguneratuak”.

Baldintzak ere badira dirulagun-tza jaso ahal izateko, koronabirusak eragindako osasun krisia kudea-tzeko alarma egoeraren ondorioz txikizkako merkataritzan, zerbitzuen sektorean edo ostalaritzan gauzatzen den jardueraestablezimendua “derrigorrez itxi behar izatea eta 10 langile baino gutxiago edukitzea”.