Jakin badakite koronabirusaren pandemiak eragin negatiboa izan duela ekonomiaren alorrean, are gehiago tokian tokiko enpresa txiki eta autonomoen kasuan. Hori dela eta, Busturiako Udalak oraintsu atera berri du dirulaguntza-lerro berria, zeinen bitartez 500 euroko laguntzak eskainiko dituzte udalerriko negozioentzako.

Tokiko enpresarientzako lagun-tzak araututa -hotelak, ostalariak, ile-apaindegiak, etabar sartzen dira negozioen artean-, laguntza hauen xedea hauxe da: "beren jarduera eten behar izan duten edo covid-19agatik ezarritako alarma-egoera dela kausa beren fakturazioa murriztuta izan duten enpresek egin behar izandako gastu arrunten zati bat ordaintzea", zehazki. "Busturiako enpresen aldeko laguntza da, Bizkaiko Foru Aldundiak edo Eusko Jaurlaritzak ematen dituzten laguntzen osagarri", Aitor Aretxaga alkatearen aburuz. "Badakigu garai latzak izan direla, eta oraindik ere zailtasunak badirela hainbat kasutan. Herriko ekonomiari laguntza eman nahi diogu".

Ekonomia Jardueren gaineko Zergan 2020ko martxoaren 14a baino lehen alta emanda duten autonomo eta mikroenpresak izango dira laguntza jasotzeko aukera izango dutenak. "Laguntzaren xede den jarduera lokaletara, txikizkako establezimenduetara, ile-apaindegietara, ostalaritzara, jatetxeetara eta landetxe edo nekazaritza-turismoko establezimenduetara mugatzen da". Zerga-egoitza Busturian izan beharko dute, baita "zerga-zorrik ez izatea, ezta Gizarte Segurantzarekiko zorrik ere". Udalak lantokiko egiturazko gastuak eta alarma-egoerak eragindako etete-dataren eta 2020ko ekainaren 30aren arteko gastuak arindu nahi ditu. Azkenik, eskabideak eteteko epea zabalik da jada. Hala ere, Udalak irailaren 30era emango du aukera, behar den dokumentazioa aurkezteko.

Aldez aurretik, udal eskumeneko zergen ordainketa atzeratu zuen Udalak, baita erraztasunak eskainiterrazak jartzeko kasuan. "Orain laguntza hauek martxan jartzea adostu dugu", Aretxaga alkatearen esanetan.

"Zuzeneko laguntza da berau eta herriko negozioek aukera izango dute galerak arintzeko"

Busturiako alkatea