Koronabirusaren eztandatik, hasiera-hasieratik, Gurutze Gorria lekeitiarren alde lanean aritu dela eta, Udalak eta erakundeak lankidetzan sakontzen lagunduko duen hitzarmena sinatu berri dute. Gurutze Gorriaren jarduketen zati bat “finantzatzeko konpromisoa” hartu du Udalak, eta horretarako 14.583 euro bideratuko dizkio. “Horretaz gain, hitzarmen honen indarraldian Gurutz Gorriari Uribarren Abaroa egoitzan kokatuta dagoen lokal bat utziko zaio”.

Nahiz eta osasun larrialdia orain dela orain dela bost hilabete aktibatu zen -baita hiru hileko tartean konfinamendu neurriei eutsi-, egunean ere “krisi ekonomiko, sozial eta laboral sakona bilakatzen ari da, eta pertsona eta familia asko egoera ahulean kokatzen ari da”, Udalaren arabera. Eta Gurutze Gorria lanean aritu da, hasieratik gainera. Zehazki, erakundeak esku hartu du “Larrialdi Fasea deritzogunean, osasun-arriskuak prebenitzeko eta krisiaren ondoriozko gizarte zailtasunak arin-tzeko ekintzen bidez; izan ere, eragin handiagoa izaten ari da egoera ahulean dauden pertsonen kolektiboetan”. Hori dela eta, Lekeitioko Udalak, Gurutze Gorriaren lana ain-tzatesteaz gain, lankidetzan sakondu ahal izateko pauso berri bat eman nahi izan du.

Beharrizana

Lekeitioko Udalak “beharrizanak dituzten horiei laguntzeko bere konpromisoa sendotzen jarraitu” nahi du orain dela egun gutxi sinatutako akordioaren bitartez. “Horrela, Egonkortze eta Berreskuratze Fasea deritzogun esku-hartzea zabaltzea proposatzen da, eragindako pertsonen bizi-baldintzak berrezartzea xede, eta, aldi berean, haien ongizatea hobetzeko beharrezkoak diren aldaketak sustatzeko.

Helburua, pertsonen oinarrizko premiei erantzuna jarraitzen ematea da, batez ere osasun, gizarte, hezkuntza eta lan-arlokoak, beharrezkoak direnak indartzea”. Adinekoak eta zaintzaileak, osasun-arazoak dituzten pertsonak, desgaitasuna duten pertsonak, haurrak eta gazteak, egoera oso ahulean dauden pertsonak, gizarte-zailtasunak dituzten emakumeak eta etorkinak dira Gurutze Gorriaran eskuhartzea eska dezaketen kolektiboak, baina baita herritargoa ere, oro har.