Bermeok 1.000 bonu jarri ditu martxan abuzturako

Merkatari, ostalari eta enpresa gehiagok parte hartzeko aukera luzatu dute

03.08.2020 | 00:13
Bermeoko Udaleko eta herriko merkatari elkarteetako arduradunak.

Arrakasta izan ostean, Bermeoko Udalak, Bermeo Tuna World Capitalelkartearekin batera, abuztuan zeharbeste 1.000 bonu jarriko dira herritarren eskura, herriko 102 saltokitan erabili ahal izango direnak. Bestetik, bihartik aurrera eta abuztuaren 17ra arte, saltoki berriek parte hartzeko aukera zabaldu dure. "Beraz, orain arte izena eman ez duten Bermeoko merkatari, ostalari eta turismo enpresek aukera berria izango dute nahi izanez gero", diotenez.

Bermeoko Turismo eta Merkataritza zinegotzi Kepa Zumeta "oso pozik" agertu da lehenbiziko hilabeteetan bonuek izan duten emai-tzarekin. "Herritarrek bonu asko erosi dituzte. Egia esan oso harrera ona izan du kanpainak. Asko pozten gara, Nik, BermeON ekimenaren barruan atera diren bonuek helburu bikoitza dutelako: herriko merkatari, ostalari eta turismo enpresak laguntzea eta herritarrek euren erosketak egiteko erraztasun gehiago izatea. Denek irabazten dugu. Uste dugu datozen hilabeteetan ere emaitza antzekoa lortuko dugula. Dakizuenez, hilabete bakoitzaren hasieran, 1.000 bonu jarriko ditugu salgai eta bonu bakoitza hilabete horretan bertan erabili beharko da derrigorrez", adierazi du.

Esan bezala, abuztuaren 1etik aurrera beste 1.000 bonu jarri dira salgai. "Aurreko hilabeteetan bezala, herritarrak, hiru bonu mota aurkituko ditu: 4 eurokoa (6 euro izango ditu gastatzeko), 10 eurokoa (15 euro izango ditu gastatzeko) eta 20 eurokoa (30 euro izango ditu gastatzeko)". Hori bai, beti bezala, "erosketa bakoitzean, gehienez, bonu bi erabili ahal izango dira eta, gainera, bonu guztiek ez dute balioko parte hartu duten establezimendu guztietan".

Ekimenak merkataritza biziberritzea du helburu. "Merkataritza eta turismoko enpresetan 15 eta 30 euroko balioa duten bonuak erabiliko ahal izango dira eta, ostalaritza establezimenduetan, berriz, 6, 15 eta 30 euroko balioa dutenak. Gainera, hilabete bakoitzean erosten diren bonuak, hilabete horretan erabili beharko dira. Hilabete bakoitzean, gehienez, 4 bonu erosteko aukera egongo da", gaineratutakoaren arabera.

Merkataritzaren alde Udalak 67.500 euro bideratuko ditu ekainetik abendura bitartean salgai jarriko diren 7.000 bonuetan. "Helburua da herriko merkatari, ostalari eta turismo enpresak lagun-tzea eta covid-19ak herrian izan duen inpaktua txikitzea".

Ekimena

Harrera positiboa. "Oso harrera ona izan du kanpainak", Udaletik diotenez. "Asko pozten gara";, izan ere 'Nik, BermeON' ekimenaren barruan sortutako ekimena probetxugarria izaten ari da.

saltokiak

102

denda dira parte hartzaile ekimenean. Hala ere, "orain arte izena eman ez duten Bermeokomerkatari, ostalari eta turismo enpresek aukera berria izango dute nahi izanez gero". Horretarako, Behargintzarekin jarri beharko dute harremanetan (94 617 91 90).