'Bizi & Visit Urdaibai' ekimena martxan jarri dute Busturialdean

Jarduera agenda berria aurkeztu dute Urremendik eta Patronatoak eta posible da erreserbak egitea internet bidez

29.06.2020 | 00:31
Piraguan aritzea da proposamenetako bat.

Urremendi Landa Garapen Elkarteak, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuarekin batera, udako hilabeteetarako bisita eta jardueren agenda berria aurkeztu berri du, "Bizi & Visit Urdaibai izenburupeko proiektu berriarekin". Eta dagoeneko erreserbak egiteko aukera zabaldu dute, Urdaibaiko Turismoaren web gunean (www.turismourdaibai.com) eta zuzenean www.turismourdaibai.com/ms mikrositearen bidez. Bi dira helburu nagusiak: alde batetik, "bisitariari edukien agenda zabala eskaintzea eta bisita aldez aurretik ziurta-tzeaz" gain, "tokiko turismo enpresei bultzada ematea eta beren jarduerak zabaltzeko eta sustatzeko eta beren zerbitzuak saltzeko bide berriak antolatzeko haiekin lankidetzan aritzeko aukera ematen du".

"Jarduera eta bisita gidatuak astelehenetik ostiralera egingo dira, uztailean eta abuztuan", zehaztutakoaren arabera. "Txangozaleek aldez aurretik planifikatu ahal izango dute beren bisita, eta nahi duten jardueran edo bisitan bere lekua erreserbatu, programazio eta eskaintza zabal baten barruan". Bizi&Visiti Urdaibai egitasmoak bisitak mota desberdinakditu (turistikoak, kulturalak, geologikoak...) eta jarduera ugari izango dira (paddle surfa, zaldi gaineko ibilaldiak, e-bikeko bisitagidatuak...). "Jarduera guzti horiek hileko agenda batean argitaratuko dira", bisitari denen esku jarri ahal izateko.

garraio publiko Iraunkortasunean eragitea da jomugetako bat, jakinda gainera Urdaibairen kokalekua eta naturarekiko errespetua eskualdeko gako nagusienetakoa dela. "Urdaibai, Euskadiko Biosfera Erreserba bakarra, ez da leku masifikatua edo turista asko biltzen dituena; beraz, Bizi & Visit Urdaibai programan proposatutako bisita eta jarduera guztiak balio eta edertasun natural handiko ingurunean egiten dira", Urremenditik adierazi dutenez.

Bestalde, bisitariak garraio publikoz erakartzeko proposamena egiten dute Busturialdeko administrazioek. "Jarduera eta zerbitzu eskaintza zabal honek eta Urdaibai eta Bilbo ondo komunikatuta egoteak, bai trenez, bai autobusez, bai errepidez, baliteke uda honetan euskal kostaldeko eremu hau helmuga turistiko desiratuenetako eta erreferentziazkoenetako bat izatea", zehazki.