- EH Bilduren gehiengoa nahikoa izan da aste honetan Ondarroako Udalak bere aurrekontuari baietza emateko. Nahiz eta Eusko Alderdi Jeltzalearen ezetza jaso, Zunbeltz Bedialauneta alkatearen gobernu taldeak bere kontuak onartu zituen. Adierazitakoaren arabera, 12,3 milioi eurokoa izango da, "iazkoa baino 69.090,83 euro txikiagoa" koronabirusa dela eta, nahiz eta baliagarriak izango diren "anexuko aparkaleku berria, gizarte zerbitzuen kalitatea mantentzea eta udako kultur eskaintza" aurrera ateratzea, aurtengo "proiektu nagusiak" direnak.

Hirigintza arloan "anexuko aparkalekua asfaltzatzea da proiektu nagusia, HAPOarekin jarraitzeaz gain, biharko Ondarroa nolakoa izango den planifikatzeko". Udalak 2021eko lehen hilabeteetarako "prest edukitzea aurreikusten du anexuko aparkalekua, horrela herrian dagoen aparkaleku handiena baldintza onetan ipini eta herrian aparka-tzeko dagoen arazoa leunduz". Bestetik, Kamiñazpiko eraberri-tze prozesuari ere ekingo dio, proiektuaren lehen urratsak emanez. Bestalde, hilerri atzeko basoa egokituko da. Adierazi dutenearen arabera, "bertan mahai batzuk eta ipiniko dira eta horrela txango bat eginaz arnasgune ederra egongo da herritik oso hurbil".

Ongizatea arloari dagokionez, "Artibai udal egoitzaren partida handitzeaz gain, Karenka elkartearekin, gizarte zerbitzuekin, Danonartin elkartearekin Antiguako Ama elkartearekin elkarlanean jarraituko" dute. "Karenka elkartearekin apurka-apurka herria irisgarriagoa egitea da helburua". Kultutari lotuta, eta jakinda aurtengoan ez dela Andra Mari jairik izango -nahiz eta partida mantendu den-, martxan jarriko den Kultur Uheri egitasmora bideratuko da partida berezi bat. Iazko aurrekontuan baino 8.000 euro izango ditu Ingurumenak. "Txakur kaken inguruan kontzientziatzeko kanpaina bat abiaraziko du Udalak, eta bestetik, katuekin dagoen arazoari irtenbide bat bilatzen ahaleginduko da", diotenez.

Koronabirusa. Koronabirusak "gogor" jo duela aitortu zuen Bedialauneta alkateak. Izan ere, 69.000 euro gutxiago izango dituzte aurtengo proiektuak aurrera ateratzeko.

Datorren urtean. Pandemiaren eragina datorren urtekoan "are gogorragoa" izango dela zehaztu dute Udaleko bozeramaileek, izan ere "kontuan hartu behar da sarrerak murriztu egin direla" osasun egoeragatik.