Urdaibaiko paduren emanaldiek 180.000 ikusle batu dituzte

Gautegiz Arteagan kokatutako Urdaibai Bird Centerrek larunbaten irekiko ditu bere ateak

10.06.2020 | 00:14
Urdaibai Bird Centerretik, Oruetako hezeguneak bistan. Argazkia: I. Fradua

Gautegiz Arteaga – Atsedenik gabe, martxoaren erdialdetik posible da egunero Urdaibaiko hezegunean gertatzen dena bejatzea. Aukera hori zabaldu zuen Urdaibai Bird Centerrek eta lortutako datuak ikusita arrakasta nabarmena izan du ekimenak. 180.000 bisitaritik gora egin dute bat Biosfera Erreserbako natura ikustarazteko kamerarekin. Hainbat etxeetara helduta, "Katalunia, Madril eta Bilbo Handia izan dira jarraitzaile fidelenak". Baina goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 18:00etan eskaintzen diren emanaldiekin jarraitzeaz aparte, zentro ornitologikoak bere ateak irekiko ditu larunbatean, ekainaren 13an, segurtasun neurriak bermatuta.

"Eskaria dela eta, emanaldiekin jarraituko dugu, jendeak etxetik Urdaibaiko biodibertsitateaz gozatu ahal izan dezan". Hala zehaztu dute Urdaibai Bird Centerreko arduradunek. Izan ere, kamera baten bitartez eskainitako emanaldiek izandako harrera oso positiboa izan da. Ornitologiaren jakintzan eragiteaz gain –eguneroko emanaldiak euskeraz ete erdaraz eskani dira, zuzeneko iruzkinekin, eta ikusle eta igorlearen arteko komentarioak ere ahalbidetu dira–, "Urdaibaiko naturaren begiratoki" bilakatu da berrogeialdi garaian.

Zentroa "segurtasun neurri eta protokolo guztiak barne hartuta" irekiko da larunbatean. "Alde batetik, zentroaren dimentsio handiekin segurtasun-distantzien mantentzea bermatuko da; horrez gain, edukiera-mugak, higiene-neurriak eta maskararen nahitaezko erabilera ziurtatuko da". Berrikuntzaren bat ere aurkeztuko dute: "Urdaibaiko Erreserbak dituen zenbait mirari naturalen erakusketa estreinatuko dugu. Hegaztiak ez ezik, erreserbak eskaintzen duen biodibertsitatearen adibide paregabeak".

"Naturarekin konektatzeko unea iritsi da eta horretarako Urdaibai Bird Centerra primerako aukera" izango dute bisitariek. "Saharaz hegoaldeko Afrikatik datozen mokozabalak, arrano arrantzaleak, paduran ugaltzen ari diren zankaluzeak eta egunero inguruan dabilen azeri bat izango dira protagonistetak", besteak beste. Horrela, Biosfera a Erreserbaren egunerokoa bertatik bertara jarrai liteke zentroan bertan, baina baita www.birdcenter.org webgunearen bitartez ere.

noticias de deia