- Herritarrek itxialdi-egoera nola pasatzen duten laburbiltzen duen bideoa osatu nahi dute Gautegiz Arteagan, eta horretarako bizilagunen bideoak jasotzeko deialdia luzatu berri dute. Bada, ekimenaren antolatzaileek “10 edo 15 segundutako iraupeneko” irudiak bidaltzea eskatu dute, sakeleko telefonoarekin grabatutakoak, eta helarazitako bideo guztiekin ikusentzunezkoa osatuko dutela azaldu dute, gero sare sozialetan ikusgai izango dena.

“Bideoan itxialdia nola pasatzen ari zareten” agertuko dela jakinarazi dute. “Kontutan izan bideoa jendea animatzeko dela, beraz bideoak alaiak izatea” eskatu dute. Azkenik, “amaieran Artian denon artien laster gauz kalien” leloa erabiltzea gomendatu dute. Bideoak 627 778 982 mugikorrera Whatsapp bidez pasatu beharko dira.