Gernika-Lumo - Martxoan zehar solasaldiak eta tailerrak eskainiko ditu Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Zainduz programaren barnean. “Gure helburua, mendekotasunen bat duen familiarteko zaintzaileei arreta eta laguntza ematea da, norbere buruaren zaintzak duen garrantziaz jabetu eta zaintza lana errazteko teknikak landuz, besteak beste”.

Lehen hitzaldia gaur izango da, Gernikako Elai Alai areto txikian -18:00-, gaixotasun neurologikoei buruz. Ostean, zahartze prozesua, zaintzarako oinarrizko teknikak eta mobilizazioak eta lege aholkularitza izango dituzte hizpide. Hitzorduok martxoaren 17an, 24ean eta 31n eskaiko dira, toki edta ordutegi berean.

Zainduz programak tailer praktikoetan prte hartzeko aukera ere zabalduko du. Lehena martxoaren 12an, ostegunean, izango da. Ana Badiola psikologoaren eskutik, portaera zailen aurrean nola erantzuteko klabeak jasoko dute gerturatzen direnek. Bigarrena Zure lepoa zaindu: zaintzarako mobilizazio teknikak izango ditu hizpide, Estibaliz Malaxetxeberria fisioterapeutaren eskutik. Biak eskainiko dira arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Ela Alai areto txikian. Parte hartzeko aurretiaz eman behar da izena, 94625122 telefonoan edota gizarte-zerbi-tzuak@busturialdea.eus posta elektronikoan.