Lekeitio - Orain dela zortzi urte ekin zioten abenturari, Kultur Etxean egindako ba-tzarrean, non 50 bat lagun batu ziren. Bazen mugimendua eta Lekeition ortuen inguruan zerbait antolatzeko gogoa, beti ere modu parte ha-tzailean, auzolan tankeran. Eta pixkanaka-pixkanaka lortzen joan dira hasieran marraztutako zenbait jomuga. Usotegin dute gune nagusia, non ortuan era komunalean aritu nahi duen orok du txokoa. Astero batuta lanari ekiteko, jardunaldiak antolatuta ortugintza, ekologia edo elikadura osasungarriaren arloan, eta baita urteroko jai bat prestatu eta gozatuta ere, Lekitto Bedarra udalerrian errotutako elkartea da. Atzo bertan aritu ziren, ingurunea txukuntzen.

Bankal bat prestatu, laia pasa, letxuga, orburu eta kipulak landatu€ Beti izan da afizioa Lekeition, Lekitto Bedarra taldeko Julian Arratek aipatzen duenez. "Arran-tzaleek beti izan dituzte euren ortutxoak, itsasoan ez zeudenean zaintzen zituztenak. Bada kultura eta tradizio hori". Baina ez zen talde antolaturik, ortugintza afizioa erabilita, giza-harremanak ere lantzeko. Eta, bide batez, Lekeitiori ere zerbait eskain-tzeko. Filosofia horri ebatuta, elkarteak bere proposamenak betetetzen joan da. "Hasieran, era nahiko umilean, eta pertsona askoren laguntzarekin", dioenez. Lehen urteetan formazioari ekin zioten. Baita Udalarekin harremanak indartzen, lehendabizi Abaroa jauregiaren parkean ari-tzeko. Hala ere, azkenean Usotegi parkean lortu zuten lekua. "Bazen bertan dorre bat jausteko arriskuan, egoera txarrean zegoena". Lekeitiar taldeak berau eraberritu zuen, eta baita orubeko ortutxoa ere. Gaur egun 16 bankal dituzte, "edonork erabili ahal dituenak, eta lur oso emankorrean gainera". Erabili beharreko tresneria ere bertan dute. Astero egun baten elkartzen saiatzen dira.

Zortzi urtetako ibilbidean urte bereziak ere izan dituzte. Adibidea, 2017koa da. Auzolan urtea kalifikatuta, Abaroako auzolan taldea, Atabaka eta Lekitto Bedarra batu zituena. "Usotegin, Abaroan eta irlan hainbat ekintza egin genituen, amankomunean", Arrateren hitzetan. Baina erronka berriak ere azalarazi ziren, Udalari bideratutako aldarrikapen berriak tarteko. Izan ere, "auzolanean aritzeko aukera ederrak ematen ditu" Lekeitiok. "Baina baliabideak ere eskaini behar dituzte". Bestetik, gune berri baten ezartzeko aukera ere izan zen, Santa Katalina inguruan. "Orain dela lau urte izan zen, jabearekin lortutako akordio baten bitartez". Nahiz eta Lekitto Bedarra ez izan kudeatzaile zuzena, laguntza eskaini zuen. Bertan ari dira bost pertsona, "euren ortuetan".

erronka Berriak Etorkizunak ere beste hainbat erronka marrazten ditu. Hauetako bat, saihesbideko gune libreetan ezarri litezken ortu-gunea da. Elkarteak zenbait pauso eman ditu, nahiz eta orain arte ez den ekimena gauzatu. "20 edo 30 ortu sor litezke, bainaAldundia da jabe". Urtarrileko Udaleko Osoko Bilkuran tratatu zuten beste behin gaia, baina Lekitto Bedarra oraindik esperoan da. beste hainbat herritan dira horrelako ekimenak, Gernikan edo Markinan, adibidez, eta Lekeition posible izatea espero dugu". Egun duten aktibitateak mantentzeari ere ekingo diote, "astero batzea eta auzolanean aritzea" dituztelako giltzarri nagusiak.