Lekeitio - Beste behin ere, Lekeitioko Udalak dirulaguntzak eskainiko dizkie 18 eta 35 urte bitarteko udalerriko gazteei, euren emantzipazio prozesuan eragiteko. "Ukaezina da etxebizitza eskuratzeko arazoa dela gazteek emantzipatzeko daukaten oztopo nagusienetakoa eta beraz, Lekeitioko Udalak ahaleginak egin behar ditu etxebizi-tza politika publikoaren bidez alokairua sustatzeko", adierazi dutenez. Horretarako, udal-administrazioak 25.000 euroko partida gorde du aurtengo aurrekontuan.

Diru-laguntza hauek bateragarriak dira beste erakunde batzuek -Eusko Jaurlari-tzak, adibidez- ematen dituztenekin. "Gazteei zuzendutako diru-laguntza programa honekin lortu nahi dena da behar diren egoerak susta-tzea gure gazteek arrazoizko prezioan etxebizitzak errentan hartu ahal izan dezaten eta, horrela, autonomia eta emantzipazioa lortzen laguntzea". Urteak dira jada diru-laguntza hauek eskain-tzen direnetik, eta berai mantentzearen aldeko apostua egin dute beste behin. Bada, "zenbatekoa gehienez ere hilabete bakoitzeko 100 eurokoa izango da eskaera bakoi-tzeko eta gehienez 12 hilabeteko epealdi baterako", zehaztu dutenez.

Baldintzak ere zehaztu ditu Lekeitioko Udalak diru-laguntzak ematerako orduan. Horrela, "elkarbizi-tza unitatea osatzen duten pertsonetako bat gutxienez Lekeitioko udalerrian egon beharko da erroldatuta, gutxienez bi urteko etenik gabeko antzinatasunarekin". Bestetik, etxebizitzak udal mugartean egon beharko dira eta "dagokion bizigarritasun baimena izan beharko du". Salbuetsita egongo dira hilean 650 euroko zenbatekoa gainditzen duten etxeak eta urte bete baino gutxiagoko iraupena duten alokairu kontratuak.

Udalak datorren astelehenean, otsailaren 3an, zabalduko du izapideak egiteko prozesua. Epea zabalik izango da azaroaren 16ra arte. Eskaerak Lekeitioko Udaleko erregistroan aurkeztuko direla azaldu dute. - I. Fradua