Arratzu - Froga moduan ezarri zuten iazko udan, ea zer nolako emaitza eskain-tzen zuen. Bisitariak arta-tzeaz gain, teknologia berrien laguntzaz beronen sekretuak deskubritzeko aukera eman zuten. Eta Arratzu, Nabarniz eta Mendatako lurretan kokatzen den Arrolako Burdin Aroko aztarnategi protohistorikoa bisitatzeko hiru dimentsiotako euskarriak arrakasta piztu du. Bizkaiko Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, "aztarnategia isla-tzeko egin duen berreraiki-tze birtualak interesa piztu du Gipuzkoako Aldundian eta Azkoitiko Udalean".

Bisita gidatu birtualen ezagutza jaso nahi izan dute gipuzkoar erakundeek. Eta horretarako orain gutxi bisita egin dute, "Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari eta adituekin batera, Arrolan martxan jarritako lan tekniko eta teknologikoa ezagu-tzeko". Arrolan ezarritako sistema, Urdaibaiko aztarnategien ibilbideetan kokatzen dena, saiakera bezala hartu zuten Euskara, Kultura eta Kirol sailetik. Litekeena da beste gune historiko batzuetara hedatzea etorkizun hurbilean, baina baita Gipuzkoara ere. Gaineratu dutenez, "orain, Gipuzkoako Aldundiak eta Azkoitiko Udalak bisita teknikoa egin dute Arratzun azken hamarkadan egin den ikerketa-prozesua ezagutzeko, bai eta Arrolako pppidumaren aurrietan oinarrituta garatu den lan teknologikoa ere".

Iragana eta teknologia berrienak gako dituen proiektuak "iraganera bidaiatzea" ahalbidetzen du, "tableta baten bidez, eta K.a. IVko aztarnategiaren errekreazioa ikus dezakete". Burdin Aroko eta erromatarren garaian bertan kokatzen zen harrixka berrerraikitzea posible egiten du. Gune historikoaren aireko irudien gaineko fotogrametria-teknikekin garatutako aplikazioak kastroa hiru dimentsiotan uksi ahal izatea eragiten du, "testura errealistekin eta 360 graduko argazkiekin. Hala, bisitan zehar ikus daitezkeen aztarnek are zentzu handiagoa hartzen dute, duela milaka urte lekua nolakoa zen ikus daiteke eta. Berreraiki-tze birtualak Bizkaiko historia- eta kultura-ondarea are gehiago gerturatzen dizkie herritarrei". Eta beste baliabide batzuren laguntzarekin, -sei puntu gako edota 360 graduko argazkiak, besteak beste- kastroak duela 2.300 urte zuen itxura berreskurzea posible egiten du.

Foru Aldundutik diotenez, ibilbide historikoetan parte hartzea posible da, beti ere uda partean. Urdaibaiko altxor historikoak ezagutarazteko programa bisita gidatuen bitartez egiten da, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Talde txikiak izango dira, eta bertaratu nahi dutenek lekua erreserbatu behar dute 634243762 telefono-zenbakian edo arrolagune@visiturdaibai.com helbide elektronikoan. - I. F.