Lekeitio - Laugarren urtez jarraian, Independentzia plazak Lekeitoko eta inguruko emakume sortzaile eta ekintzaileen azokaren edizio berria hartuko du. Lea Artibai Garapen Agentziarekin elkarlanean, Udalak antolatutako ekimena martxoaren 15ean ospatuko da. Hala ere, antolakuntza lanak hasiak dira jada. "Emakumeek egiten duten lana ikustarazi eta honi presentzia eta indarra ematea du helburu" duen azokarako izen emate epea zabaldu berri dute, otsailaren 3ko 14:00ak arte mantenduko dena.

Emakume sortzaile eta ekintzaileen lana ikustaraztea lortu du azokak, hainbat sektoretan lan egiten duenak. Azken hiru urteetako edizioen balorazio positiboa egin ostean, laugarrenerako prestakjeta lanak hasi dituzte. Data ere, ez da nolanahian erabakitakoa.

Izan ere martxoaren 15ean ospatuko da azoka, martxoaren 8an aldarrika-tzen den emakume langilearen Nazioarteko egunaren harira. Baina 12 postu izango direlarik jakinda -bat Udalaren esku gera daiteke, emakumeei zuzendutako gizarteratze-enpresentzako edo, bidezko merkataritzarako edo emakumezkoen bestelako ekintzak ikusarazteko erreserbatuko dena- parte-hartzeko baldintzak ezarri dituzte. Horien artean dira emakumea izatea, jarduera Ekonomikoetan alta emanda egotea, partehar-tzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztea, 18 urtekoa edo 18 urtetik gorakoa izatea eta sorkuntza eta ekintzailetzaren ondorio garatutako produktuak eskaintzea azokan barrena.

Udalak baliabideak eskainiko die parte-hartzaileei. Bi mahai eta bi aulki, adibidez, erakusketa egunerako. Baina aldez aurretik beharrezko izango da eskuorriak bete-tzea. Hauek "Lekeitioko Udaleko harreran (Gamarra Kalea, 1) edo emailez (lekeitioberdintasuna@gmail.com) aurkeztu behar dira eskabideak. Emailez aurkeztuz gero, eskabidea jaso dela konfirmatzeko 662429368 telefonora deitu ahalko da", zehaztu dutenez. Bestetik, eta eskariak eskaintza gaindituko balu, antolakuntzak eskabideak onartzeko prozedura ere idatziz jaso ditu.

Horrela, lekeitiarrak diren emakumeek bost puntu jasoko dituzte; Lea Artiba eskualdekoek lau; Bizkaikoak, hiru; Euskal Herrikoak bi, eta beste jatorrikoek, bat. Aurkezten diren egitasmoek ere puntuak jasoko dituzte, hala nola jarduera berritzailea izatea (teknologi berriekin egindako produktuak, jarduera tradizionaletik haratagoko produktuak eskeintzea,?), arreta euskeraz egin ahal bada edota jardunak lekeition badu egoitza. Azkenik, "12 eskatzaile aukeratuko dira baina erreserbarako beste 5 geratuko" direla gaineratu dute Lekeitioko Udaletik.