Inguruko hegaztiak ezagutzeko aukera zabaldu dute

30.12.2019 | 06:17

"Natura etxeetara" hurbildu nahi du Urdaibai Bird Centerren ekimenak

gautegiz Arteaga -Natura, eta batez ere ornitologia, eskualdeko etxeetara hurreratu nahi du Urdaibai Bird Centerrek negu honetan. Horretarako jarri du abian, beste behin, Inguruko Hegaztiak proiektua, "herritarron partaidetzaren bidez gure inguruan bizi diren hegaztien ezagupena bultza-tzeko asmoarekin".

Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan egindako ekimaneren gakoa erreza da. "Neguan zehar janlekuak erabiliko dira, hegaztiei gure etxe ondoan elikatzeko aukera emanez eta gure ingurura erakarriz". Izan ere, parte har-tzen dutenek, janleku bat jar dezakete euren gune berdeetan. Honen ostean, informazioa partekatzen da. "Facebook talde bat martxan dago, eta bertan, proiektuari buruzko informazioa aurkitzeaz aparte, parte hartzaileek euren inguruko hegaztiei buruzko argazki, informazio eta bideoak erakutsi eta partekatu ahal izango dituzte", antolatzaileen esanetan. Aurtengoa bada berritasunik: "Urte honetan proiektua gure nagusiei ere zuzenduko zaie. Busturiko Arrotegi nagusien egoitzarekin lanean ere hasi gara; izan ere, zahartze aktiboari zuzendutako ekintza eta aktibitateetan txertatua izan delarik".

Proiektuan parte har-tzeko "negu osoan zehar eman ahalko da izena". Eta ekimena amaitzerakoan txosten bat burutuko da, proiektuan zehar agertu diren hegazti espezie guztien urtaroko eboluzioa ezagutu dezagun. Hala ere, hainbat zehaztapen egin dituzte. Parte hartzaileek berdea den "espazio minimo bat edo eta inguruan zuhaitzen bat izan" beharko dute, baita hegaztientzat elikagai diren elementuak, "beti elikagaiz hornituta". Informazio osagarria nahi izan ezkero, Urdaibai Bird Centerreko arduradunek euren web atarira sartzeko gomendioa eman dute. "Inguruko Hegaztiak proiektuaren atalean jasoko dute. "Bertan informazio osoa aurki-tzeaz gain, izena emateko modua ere aurkituko dute". - I. Fradua

Europa mailan

Egitasmoa