Gernika-Lumo - “Hiribilduan antolatuko diren kultura ikuskizun eta ekitaldietan abantaila ekonomikoak eskainiko” dituen Laguna txartela martxan jarri du Gernika-Lumoko Kultur Etxeak. 35 euroko kostua du urteko, “familia abonuak, ostera, 30 euro balio du”, eta jada “txartela dutenentzako, zabalik dago hura berriztatzeko epea”. Hala, txartelaren jabe direnek “%25aren deskontua izango dute Lizeo Antzokian eta Elai Alai aretoan programatutako ekitaldietan”.

Gaineratu dutenez, “txartelaren jabe izateak bi sarrera doainekoak oparitzen ditu indarrean dagoen urtean eskainiko diren edozein ekitalditan erabiltzeko, eta sei sarrera pelikulak ikusteko”. Bestetik, Sarea izeneko sarean izena emanda duten Euskadiko antzoki publikoetan “%25aren deskontua ere izango dute txartel jabedunek”. Horrela, bonoa erosteko interesik dutenak Foru plazan kokatutako Kultur Etxean bete ditzakete inprimakiak. Azkenik, “izena eman eta gero, ordaintzeko era banku transferentziaren bidezko izango da”.

Informazio gehiago behar izatekotan interesatuek Gernika-Lumoko Kultur Etxearekin harremanetan jartzea aukera dute. Bideak hauek dira: telefono bidez, 946270201 zenbakian; eta helbide elektronikoari dagokionez, bestetik, kultur-etxea@gernika-lumo lortuj ahakl izango da informazioa. - I. F.