Markina-Xemein - Lea-Artibain ditu bere sustraiak, Markina-Xemeinen, 1957tik. Azken hamarkadan, 19.000 ikasle jaso ditu. Baina adarrak nazioartean ditu Lea Artibai Ikastetxeak, mundu zabalean eta hezkuntzaren munduan eratutako sare desberdinen bitartez. Hala, aurtengoan Txile, Txina edotaMexikotik etorritako 42 ikasle izan dira zentroaren Nazioarteko Harremanen eraikinean. 22 gelaz osatutako egotetxeak 23 urte bete ditu beste herrialdeetatik datozen gazteen etorrerarako gune izaten, nahiz eta euskaldunak ere izan dituen bere barnean.

“Azken urteetan ikastetxeak martxan dituen nazioarteko proiektuetan parte hartzen duten ikasleen etxebizitza bihurtu” dela diote ikastetxetik. Horrela, ikasturte honetan jatorri ezberdineko 32 atzerritarrek hartu dute ostatu Nazioarteko Harremanen eraikinean: 27 mexikar, 13 txiletar eta txinatar 2. “Bere heziketa aurreratua, instalakun-tzak eta enpresekin duen harreman estuari esker, Lea Artibai Ikastetxea Euskal Lanbide Heziketak nazioarte mailan egiten duen eskaintzaren erreferentziazko zentroetako bat da”, diotenez.

Eta nazioarteko ikasleak artatzerako orduan, berebizikoak dira mundu zabalean egindako hezkuntza sareak. Hiruj dira nagusienak. Lehena Capacitación sin fronteras izenburukoa da, Mexikoko Guajanato estatuko gobernuarekin ikastetxeak duen elkarlanetik eratorritakoa, Tknikarekin batera. “4.0 industriak eskatzen dituen gaitasun tekniko zein zeharkakoak lantzen ditu prestakuntza programak”.

Bigarrena Técnicos para Chile programa da, zeinek bertako Hezkuntza Ministerioarekin hitzartutako akordioari esker 13 ikasle ekarri ditu. Azkena, TEP Technology Entrepreneurship Program delakoa da, “polimeroekin lotutako teknologia eta ekin-tzailetza gaitasunak garatzera bideratuta” dagoen, Euskadiko enpresen atzerriko plantetan lan egingo duten ikasle atzerritarrak erakakartzeko eta aurtengoan bosgarren edizioa bete duena.