MUndaka - 25 urte betetzen dituztela eta, liburutegiak egitarau berezia prestatu du, Mundakako bizilagunekin batera ospatzeko. Eta Garazi Albizuak idazleak egindako liburuaren -Josu Cabriada mundakarra ilustratzaile izan duena- aurkezpen ekitaldiaren aurretik DEIArekin berba egiteko tartetxoa egin dute Biotza Atela eta Ane Ortubek.

Mende laurdena liburutegia kudeatzen. Zenbat aldatu diren gauzak, ezta?

-B.A.: Hainbeste. Total desberdina da, gizartearen beraren ohiturak ere dezente aldatu direlako. Lehen liburuak baino ez ziren; orain hainbat euskarri erabiltzen ditugu eta guztiak mailegatzen dira. Filmak, musika, umeentzakoak, çDVDak... Maileguak egiten ditugu, bai, baina baita bizilagunentzako eskuragarri diren ordenagailuak kudeatu, eskakizunak egin edota eLiburutegira jo. Liburutegiak liburuak baino askoz gehiago direla esayten dugu, eta kasu honetan horrela dela uste dugu.

Zein da erabiltzaileren profila, profilik bada?

-A. O.: Neguan ume gehiago izaten ditugu, eta esango nuke udan nagusiagoak direla gehiengo. Baina Mundaka bezalako herri baten, non asko diren udatiarrak, egia esan udan egiten dugu lan gehien. Ez dakit nongo liburutegiko bazkide direla eta ea posible den liburu zehatz bat hartzea. Baina adin tarte zabaleko jendea izaten dugu. Baita egunero etortzen direnak ere, inoiz faltatzen ez direnak.

Zaudeten eraikina ez da nolanahikoa... Matadero zaharra, portuan, dituzuen bistak, etxe historiko bat...

-B. A.: Eraikina oso polita da. lehengoa funtzionalagoa dela esango nuke, baina hau ederra da. Udan askotan pasatru izan zaigu: bertan aritu lanean, eta turistak jaso beharra, kar, kar, kar... Mundakako eta eskualdeko informazioa ematen diegu eta saiatzen gara esplikatzen zein eraikinetan gauden.

-A. O.: Oraindik akordatzen naiz zenbat lan egin izan behar genuen hona lekualdatzeko. Zenbat egun kaxetan liburua sartuta hara eta hona... Apalak nola atondu, liburuak nola klasifikatu edota espazioak sortzeko zenbat burukomin. Baina bai, hau politagoa da.

Esango nuke Jose Manuel Etxeita liburutegia ez dela liburutegi soil bat...

-A. O.: Saiatu izan gara zerbait desberdina egiten. Liburuak bai, badaude, baina surf taldearekin txoko propio bat egin genuen, beti saiatzen gara hitzaldiak ekartzen. Eta umeek ere bere egin dute beste txoko bat.

-B. A.: Harrera txokoa be badugu, nobedadeena ere... Eta udaberrian ikasteko espazioa ireki genuen, beheko solairuan.

Kalera irtetzen zarete uda partean. Zergatik?

-B. A.: Irakurlearengana hurbildu behar garelako, horretan saia-tzen gara. Txorrokopuntan jar-tzen dugu erakusmahaia arratsaldetan eta bertan bainatzen ari direnek badute zerbitzua, hurbil. Aldizkariak eramaten ditugu, batipat. Gero, bertan dauden hainbeste ume ere hurreratzen dira, ba-tzuetan ere ekintzak egiten ditugu eurekin... Polita izaten da eta uste dut helburua lorten dugula: erreztasunak ematea irakurleei. Orain dela bost urte hasi ginen eta balantzea oso positiboa da.

Urteurreneko egitarau berezia antolatu duzue. Zein da helburu nagusia?

-A. O.: Herrira eta herritarrei hurbiltzea, jendeak ezagutu gai-tzan. Eta etor daitezela Mundakako liburutegira, nola ez.

Etorkizunerako ze esperantza?

-B. A.: Egiten dugun lanarekin jarraitzea eta irakurzaletasuna sustatxen jarraitzea.