lekeitio - Azken urteetan egin duten moduan, Lekeitioko Udalak parte hartzea zabaldu berri du aurrekontuak diseinatzerako orduan. Datorren urterako kontuak zehaztu nahi dituzte, eta horretarako herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko prozesua zabalduko dutela aurreratu dute. “Lekeition erroldatuta dauden eta adin nagusikoak diren guztiek parte hartu ahalko dute”. Udalaren plangintzaren arabera, aurrekonuak abenduraren 2an deitutako Osoko Bilkuran onartu nahi dituzte, baina “ezinbestekotzat” jo dute herritarren iritzia jasotzea.

Zenbait bide zabaldu ditu Udalak ekarpenak jasotzeko. “Nola? Eskuorri hau betez eta Udaleko edozein bulegotan aurkeztuz, udaleko web orrialdera (www.lekeitio.eus), parte hartzeko udal e-mail helbidera (partehartzea@lekeitio.eus) edo WhatsAppera (688727095) zure ekarpena edo iritzia bidaliz”, zehaztu dutenez. Erantzunei dagokienez, lekeitiarrek azaldutako proposamenen erantzuna urriaren 21erako erantzungo dituzte, eta azaroaren 14an, behin-behineko 2020ko aurrekontuak argitaratuko dituzte Udaletik aldizkarian”. Kronogramari erreparatuz, azaroaren 15etik 22ra bitartean “herritarrok berriro ere, aukera izango duzue ekarpenak egiteko” eta, azkenik, azaroaren 28an erantzuna jasoko dute, berriro. Azkenik, “herritarrei zuzendutako ba-tzar zabala egongo da 19:00etan Kultur Etxean 2020ko aurrekontuak azaltzeko”.

Batzordeak Udal Batzordeei dagokienez, “irekiak eta zabalak” direla gogorarazi du Lekeitioko Udalak. Hala, “udal ordezkariez eta eragileez gain, Lekeition erroldatutako eta adin nagusikoa den edozein herritarrek parte hartu” dezaketelarik. Hirigintza, Obrak eta Iraunkortasuna, Emakumea eta Berdintasuna, Gizarte Politikak, Kirola, Hezkuntza eta Euskara, Kultura eta Lekeitio 700 -aurtengo berritasun nagusiena dena-, Ekonomia eta Lurralde Garapena eta Ogasuna, Kontuak eta Finantzak izango dira batzordeak.

Batzordeok “proposamenak egiteko eta eztabaidarako guneak dira” eta hilabeteko egun berdinean egingo dira, iluntzean. “Batzarretan parte hartzeko nahia erakutsiz gero, datu pertsonalekin datu base bat osatu eta herritarrok batzarraldietarako deialdiak jasoko dituztela” jakinarazi dute. Azkenik, bileretara etortzeko konpromisoa e”zinbestekoa” izango da.