Imanol Fradua

Bermeo - Bere bigarren eleberria publikatu berri, Joseba Itxaso bermeotarra idazle sentitzen dela dio, “autore” hobe. Eta autoreek beti esan ohi dute bigarrena dela baieztapenaren lana, zailena akaso. Baina Itxasoren kasuan, Ediciones Beta argitaletxeak publikatutako Arane. Crónicas de hierro y fuego nobela erditzea errezagoa suertatu zaiola deritzo. Aurrenekoa, Nada sabes de la quinta estación izenburupekoa, “lau negutan” idatzia izanik, oraingoan “lau hilabete” eman ditu. Historia gustuko izanik, eta mitologiaren gaineko kontuak ere pasio dituelarik, Erdi Arorako saltoa egitea proposatzen du bere azken lanean, beti ere Bermeo narrazioaren gakoetako bat delarik. Baina ez bakarra.

“Historia asko gustatzen zait, betidanik, eta lehen lana egin baino arinago dokumentzio lana egin nuen. Honek asko zailtzen du lana, baina beharrezkoa dela” irizten dio. Besteak beste, artxiboetan arakatuz edota estanislao de Labayru historialariaren lanean murgilduz. Lan oparoa egin du Itxasok zen-tzu hinetan, zehaztasun osoz kontatzen baititu pertsonaien tramak. Eta hain urrun dugun XIV. mendera darama irakurlea, Ehun Urteetako gerra, Saladoko bataila eta Izurrite Beltza izanik zedarri. Eta nahiz eta bere lehen lanean Bermeo eta Lapurdiko Sara diren agertoki nagusiak, “kontakizun askoz ere lokalagoa eginez”, oraingoan Iberiar Penintsulako beste hiruburu batzuk agertzen zaizkigu. “Kosmopolitagoa dela esan dezakegu, beti ere nobela historikoa” lagun duelarik. Cádiz, Mérida, Salamanca, Tarifa... Hala ere, bigarren nobelak “ez da loturarik galdu Bermeorekin”, dioenez. “Orduko Bermeorekin”, orain dela sei mende Bizkaiko Jaurerriaren buru zen herriarekin, “gaur egunekoarekin alderatuta hain ezberdin zena”.

Azken nobelak “nire lehen lanarekin harremana du”, nahiz eta ez diren trilogia baten lehen bi aleak. Fikzio nobelatua, Itxasok hala ere hainbat benetako datu erabiltzen ditu istorioa zizelka-tzeko. Orduko bizilagunen egunerokotasun gogorra, Flandriarako merkataritza, jauntxoen botere burrukak... Guzti horiekin puzzle erakargarria sortu du bermeotarrak. “Nire esperantza zera da: irakurlearentzako interesgarria izatea, kontatzen dudana erakargarri egitea eta gustura irakurtzeko nobela izatea”, dio.

Tomas de Azuaga, Uxue, Haizea... Hainbat dira istoriaren harira atxikitako pertsonaiak. Horietako askok badute protagonismoa lehen eleberrian, “baina bigarrenean sartzeko gogoa ere baneukan”. Azaltzen duenez, “lehen lana irakurri zuten askok hala eskatu zidaten, Nada Sabes de la quinta estación nobelan badirelako zenbait kontu itxi gabe geratu zirenak, eta beharrezko eran-tzunak eman behar nituen”.

Negu partean, “egunak arinago iluntzen direnean” idatzen duen autorea da Itxaso. Inspirazio iturri izango du gaua, nahiz eta berak argi dio “idaztea afizio” moduan hartzen duela, “inolako pretentsiorik barik”. Bere adibidea ezohikoa ere badela onartzen du. Itsasgizona 30 urtetan zehar, kapitain modura ozenao handietan tunidoen arrantzan, itsasoan iruditutako istorioak paperera lekualdatu izan ditu. Izan ere, “itsasoan asko irakurtzen” zuela gogora-tzen du. Afizio horretatik etor lekioke bermeotarrari oraingo lanaren emaitza.

Etorkizunari begira, proiektu berriren bat eskutartean duela dio Itxasok. “Eta ez da aurreko bien bidetik joango”, nabarmen tzen duenez. Oraindik guztiz zehaztu ez baduen ere, argi eta garbi dio idazten jarraituko duela, “betetzen nauelakon zerbait delako”.