KOSTALDEA

Arrantza eta zientzia, bat eginik asteburuan Bermeon

15 itsasontzik hartuko dute parte Bermeo Tuna Tagging Challenge delakoan

09.02.2020 | 15:47
Iazko estraineko edizioko parte hartzaileak, irudian.

15 itsasontzik hartuko dute parte Bermeo Tuna Tagging Challenge delakoan

BERMEO - Iazko irailean hasitako bideak segida izango du asteburu honetan Bermeon. "Arrantza eta zientzia elkartuta", atungorriaren markaketa elektronikoan datzan Bermeo Tuna Tagging Challenge delakoa antolatu dute, bigarren aldiz; bihar 09:00etatik 19:30ak arte itsasoan jardungo direlarik 15 ontzi -iaz baino sei gehiago- eta 50 bat arran-tzale. Bermeo Tuna World Capitalek antolatuta hainbat erakunde publiko eta pribaturen laguntzarekin, ekimenak "atungorriaren ikerketa eta arrantza iraunkorrerako bultzada" emango diola azaldu dute.

Egitasmoaren gakoa "atungorriaren markaketa elektronikoa da (markaketa arruntekin osatuz)", nahiz eta gaur zein igandean ere haurrentzako tailerrak eta informazio materialen proiekzioa izango den Bermeoko portuan. Markaketari dagokonez, hartutako tunidoekin, gero aske uzten direnak, "Aztiko zientzialariek satelite bidez espeziearen jarraipena egin eta ekologia eta portaera ikertu ahal" izango dute. Gaineratu dutenez, "marka elektroniko guztiak Eusko Jaurlaritza eta Itsas Garapen Elkartearen eskutik entregatu dira jada" gaur gau iluntzean bertaan batuko diren ontzi eta arrantzale parte hartzaileei, "eta haietatik aterako diren datuekin hobeto ezagutu ahal izango da atungorrien stockaren egitura", Bizkaiko Golkoko itsa zabalean bizi diren tunidoen "kudeaketa iraunkorra hobe-tzeko", halaber.

Itsasoan jokatuko den lehiaketaz aparte, Bermeo Tuna Tagging Chalngeak lehorrean ere zeregina izango da. Portuko Olatua eskultura inguruan jarriko den karpa zabal baten ekimenaren antolatzaile nagusi lana egiten duen Bermeo Tuna World Capitalaren gaineko informaziorako gunea jarriko da. "Larunbat goizetik elkartearen jardueraren gaineko eta markaketak arrantza espezieen iraunkortasuna babesteko modu gisa duen garrantziaren gaineko informazioa proiektatuko dute bertan". Bestetik, Aztiko adituek "haurrentzako tailerrak egingo dituzte larunbat eta igandeko goizetan, 11:30etik aurrera". Antolatutako tailer hauen bitartez "arrantza modu berriak ezagutarazi ahal izango zaizkie parte hartzen duten haurrei, eta seinaleak egoki jartzen eta seinaleek eskaintzen duten informazio guztia deszifratzen irakatsi ere irakatsiko zaie".

noticias de deia