BILBO. Lekeitiok EHU/UPV-ren Udako Ikastaro bat hartuko du lehenengo aldiz, irailaren 9 eta 10ean. Óscar Álvarez Gila irakasleak emango du "Los vascos de la diáspora y la ‘Unión Sagrada’" izeneko ikastaroa. Matrikulazioa hemen egin daiteke.

Ikastaro honetan zehar, euskal frantziar, espainiar eta amerikar unibertsitateetako historialariak hartuko dute parte. Bestalde, izena ematen duten lekittarrek matrikula doan?izango dute eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek kredituak jasoko dituzte etortzeagatik.

Ikastaro honetan parte hartuko dutenak hurrengo hauek dira, Beñat Çuburu-Ithorotz (Université de Pau et des Pays de l'Adour), Isabelle Tauzin-Castellanos (Université de Bordeaux), Oscar Álvarez Gila (EHU-UPV), Jesús Valdaliso Gago (EHU-PNV), Iker Saitua (University of California-Riverside), Jesús Turiso (Jesús Turiso Sebastián) eta Koldo San Sebastián.

Ikastaroan zehar, Lehenengo Mundu Gerran Ameriketako euskal kolonietara joandako euskaldunen mobilizazioaren testuinguru soziologiko eta ideologikoak aztertuko dira. Era berean, mobilizazio hauek euskaldunen nortasunaren osaketa prozesuan izandako inpaktua aztertzeko helburua izango dute.

Orain dela urte bat baino gehiagotik, Lekeitioko alkatetzatik, ahaleginak egin dira ikastaro hauek Lekeition izateko, herriko eskaintza kulturala handitzeko asmoarekin. Guzti honekin, 2020ko irailaren bigarren hamabostaldian Lekeition egingo diren ikastaroen kopurua handitzea bilatzen da, bi edota hiru eginez, herriari unibertsitate izaera areagotuz.

Aipatu bezala, Lekeition erroldatuta dauden unibertsitate ikasleentzako matrikula doan izango da eta gainera kredituak jasoko dituzte etortzeagatik. Sesio hauek publikoak izango dira eta jardunaldietako egun batean "Los cuatro jinetes de la Apocalipsis" (1962) filma proiektatuko da gaiarekin lotura duelako.