BILBO. Iñigo Urkullu eta Arantxa Tapia Mendexako akuikulturako ekoizpenerako itsasoko poligonoan izan dira. Matxitxako Moluskoak enpresaren ekimena itsasoko elikagaiak ekoizteko aukera jasangarria da. Ekimenak egiaztatu du Euskadin jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko etorkizuneko bidea dela.

Ekimena, Euskadiko arrantza-sektorearen erauzketa-jarduera areagotzen eta dibertsifikatzen lagunduko du eta, gainera, itsasoko elikagaien inportazioekiko mendekotasuna murriztuko du.

Eusko Jaurlaritzak, 2015-2020 aldirako Arrantza eta Akuikulturaren Plan Estrategikoaren esparruan, long-lines bidezko (itsaso zabalean kuskubikoak hazteko sistema bat) itsas-hazkuntzarako interes bereziko eremu deklaratu du. Poligonoak 556 hektarea ditu guztira, eta lehenengo fase batean 290 hektarea balizatu dira; horietatik 210 ekoizpenerako erabiliko dira.

Lehendakariak, bere esku-hartzean, gogoratu du arrantza errendimendu jasangarri gorenera iritsita dagoela espezie gehienetan, nahiz eta arrain-eskaerak gora egiten jarraitzen duen elikagai osasuntsu moduan. Agertoki horretan, lehendakariak azpimarratu du akuikultura aukera ona dela arrain gehiago ekoizteko eta jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko. Lehendakariaren ustez, alternatiba jasangarri eta berritzailea da itsasoko elikagaiak ekoizteko, aldi berean arrantzako eta akuikulturako egitura sozioekonomikoa integratuta. “Arrantza-sektorearen erauzketa-jarduera dibertsifikatzen eta itsasoko elikagaien inportazioekiko mendekotasuna murrizten lagunduko digu”, adierazi du.

Era berean, muskuiluen erreza berria aurkeztu da gaur, lekittar erara egindakoa. Modu honetan, herriko nortasuna eta gure kostaldeko produktuak biltzen dituen produktua sortu da, Lekeitioren izena hartuko duen plater bat sortuz.