Lekeitio - Hare maila beste urte batzuetako hainbestekioa ez dela eta, uda denboraldi hasiera hontan “harri asko agertu dira” Lekeitioko Isuntza hondar-tzan, batez ere itsasbeheran. Erabiltzaileak -iazkoan 166.000 bisitari izan zituen- kexu agertu dira hondartzaren azken asteotako egoeragatik, eta hori dela eta Euskal Herriko Itsasertz Mugartea, Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasun eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila eta Lekeitioko Udala “itsasoak harriak ekartzeko joera eta bilakaera zein den jakiteko segimendua egiten ari da, arazo honi erantzun bat eman ahal izateko, beti ere legea betez”.

Bi motatakoak dira Isun-tzan pilatzen hasi diren harriak, batez ere itsabehera denean agertzen direnak. Alde batetik, hauetako ba-tzuk “obra-hondakinak dira eta kristal zatiak ere agertu dira”. Horien itsasotik atera-tzeko aukera egon badago, eta horretan dihardute Bizkaiko Foru Aldundiko hondartzetako garbiketako langileak. Hala aurreratu dute Udaleko bozeramaileek, atzo sare sozialetan zabaldutako oharrean. “Egunotan garbituko dira hondakin hauek. Garbiketa goizeko lehenengo orduan egingo da erabiltzaileak heltzen direnerako dena garbi egoteko, eta lan hau egiteko itsasbehera egon behar da”.

Bigarren motako harriak, ostera, ezin dira inolaz ere erretiratu ezta dauden lekutik mugitu. “Naturalak dira, itsasoak ekarri eta eraman egiten dituenak beste edozein hondartzatan bezala”, zehaztu dutenez. Hala, eta Eusko Autonomi Erkidegoko “itsasertzaren zaintzaren eskumena Euskal Herriko Itsasertz Mugartearena dela jakinda”, erakunde publiko honen eskumena da Isun-tzako hondartzaren kudeaketan erabakiak hartzea. Itsasertz Mugartetik adierazten omen dutenez, “harri naturalak hondartzaren parte dira, hauek sortzen baitute harea; beraz, kontutan izan behar dugu beti edukiko ditugula harri naturalak inguruan eta ez du kentzeko baimenik ematen”.

Etorkizuneko egoera nolakoa izan liteken esperoan, eta gutxieneko ekologi-inpaktua duten ekintzak lehenesterekin batera -ahal diren harriak erretiratu-, printzipioz hare kantitate handiak Isuntzara mugitzea ez da irtenbide bezala ikusten. Izapideak luzerako jotzeaz aparte, hainbat dira bete beharreko baldintzak. - I. F.