MArkina-Xemein - Gero eta entzutetsuagoa den ekonomia zirkularraren alorrean pausoak ematen ari da Lea-Artibai. Helburu zehatzak ditu: “baliabideak, hondakinak eta erabilera energetikoaren erabilera murriztearen aldeko apustua egitea”. Horren adierazgarri da Azaro Fundazioa partaide duen Retrace proiektua, Europa mailan egiten ari dena. Lau urteko iraupena du, 2020an amaitzeko esperan-tza izanik, eta daborduko eraginak izan ditu. Izan ere eskualdeko bost enpresa txiki eta ertainekin lankidetzan, proiektu pilotoak ezarri dira; eta elikadura burujabetza helburu duen Hamen bertokoa ekimenean ere eragin da.

“Toki zein herrialde politikei Ekonomia Zirkularrerantz zuzentzea erraztuko dien metodo gisa” sortua, retrace ekimenean parte hartu duten kideak “azkenengo fasean murgilduta daude, proiektuaren lehenengo fasean bakoitzak bere herrialderako zehaztu zuen Regional Action Plana deritzonaren barruan definitutako ekintzak aurrera eramaten”, Azaro Fundaziotik zehaztu dutenez. Lea-Artibairi dagokionez, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Beaz erakundearekin lankidetzan, “eskualderako definitutako ekintzak aurrera eramateko martxan jarri dituzten proiektuetan lanean dihardute burubelarri”. bhorietako bat da enpresa txiki eta ertainetan ekonomia zirkularreko diagnosiak egiteko programa piloto. “Sektore ezberdinetako Lea-Artibaiko bost enpresa industrialek parte hartu dute egitasmoan eta lanketa horretatik jasotako emai-tzak eta ondorioak ezberdinak izan dira”. Horregatik, bakoitzari dagozkion Ekonomia Zirkularreko praktika ezberdinak identifikatu dira enpresa horien lehiakortasuna hobetzeko asmoz, jakinarazi dutenez.

beste proiektuak Hamen Bertokoa proiektuari dagokionez, ekimena “Leartibai Garapen Agentzia eta Lea-Artibai Landa Garapen Elkartearen gidaritzapean ari da gara-tzen”. Marka sortu ostean, “tokian tokiko elikagaiak ekoiztu eta kon-tsumitzeko filosofian oinarrituz”, ekimenak aurrera egin du eta ekoizel zein konmtsumitzaileen lagun-tzarekin osatu da azkenaldian. Beronen bitartez, “berton ekoizten dena, berton kontsumitzea ekonomia zirkularreko beste praktika bat da; bertoko baliabideekin lortutakoa bertoko gizarteari eskainiz, tokian tokiko produktuak eta ekonomia bultzatzea lortzen da”.

Azaro Fundaziotik adierazi duten moduan, “lurraldean ekonomia zirkularra bultzatzeko ereduan hobekuntzak” inplantazea ahalbidetu du europear proiektuan murgildu izanak. “Eta kontzeptu ekonomiko hau hurbildu eta hobeto ulertzeko, enpresetan, ekintzaileen artean eta, gizarteari orokorrean, sentsibilizazio eta trebakuntza eskaintza ezberdinak egin zaizkie”, besteak beste. Bada, Lea-Artibaiko mugetatik haratago ere aritu dira, Circular Bilbao Bizkaia proiektua jarriz Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiaren gidaritzapean.