Gernika-Lumo - Busturialdeko gazteei zuzenduta, Lana bilatzea, Lana da izenburupeko ekimenak psikomotrizitate erlazionalari buruzko ikastaroa eskainiko du datorren ikasturtean, eskualdeko Gazteria Zerbitzuen eskutik. Izen emate epea uztailaren 12ra arte zabaldu dute.

Guztira 125 orduko ikastaroa izango da. “Horietatik, 104 ordu aurrez aurreko saio teorikoak izango dira. Halaber, urte bukaeran eta bi hilero, bideoak aztertuz egin behar den lanerako beste 21 ordu erabiliko dira”, azaldu dutenez. Mapi Urresti Ortiz psikomotrizista eta Kuttun Psikologia eta Osasun Emozional Zentroko arduradunak eskainiko du ikastaroa, Gernika-Lumoko Allende Salazar ikastetxean ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan eskainiko dena, irailetik 2020ko maiatzera arte. Ikastaroa gaindi-tzen dutenek, Eusko Jaurlaritzak homologatutako titulazioa lortuko dutela jakinarazi dute. Formakun-tzari dagokionez, “ikastaroan elkarregaz txertatzen diren hiru alor teorikoak landuko dira: aukera berdintasuna, emozioen hezkuntza eta psikomotrizitate erlazionala. Hiru gai nagusi horiek marko teorikoa azaltzeko banatuko badira ere, formakuntza teorikoan uneoro egongo dira elkarrekintzan.

Bizkaiko Foru Aldundiak lagundutako ikastaroa izanik, Gaztedi Busturialdea hitzarmena sinatu duten udalerrietako batean -Arra-tzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka edota Sukarrieta- erroldatutako 35 urtetik beherako gazteek 450 euroko matrikula ordaindu beharko dute. “Hala ere, ikastaroa bukatu ondoren %90etik gorako parte-har-tzea izan dutenei 100 euro itzuliko zaizkie”. Eskualdeko gainerako herrietakoek 700 euro ordaindu beharko dituzte, “beti ere plaza libreak geratuz gero”. - I. F.