BILBO. Izan ere, Bermeoko Behargintza eta eskualdeko zenbait udalekin batera landutako Eskualdeko Enplegu Planaren barruan, Lanbide Euskadiko Enplegurako Zerbitzuak finantzatutakoa, 288.262,29 euro bideratu dira proiektu berrien garapena suspertzeko eta kontratazioa bultzatzeko Busturialdeko eskualdeko enpresen artean.Gaur egun, enplegu sustapenerako lau proiektu bultzatu dira (Egurre, Formakuntza Ikerketa, Ibili Ibilianeta Urdaibai Silver). Hauek lantzeko 162.500 euro erabiliko dira, eta bultzatuko dituzten helburuak ondorengoak izango dira: egurgintza suspertu; formazio beharrizanak eta errekurtsoak aztertu; ibilbide turistikoak hobetu eta egokitu; eta 50 urte baino gehiagoko biztanleen beharrizanei erantzuna eman eta euren inguruan sortzen diren negozio aukerei bide eman.

Beste alde batetik, 125.762,29 euroko partida bat bideratu da Busturialdeko enpresek langileek kontrata ditzaten.

Urrian irekiko den eta Lanbide Ekimenak zentroan eskatu behar izango den deialdi berri honekin 29 enpresa inguru inplikatu ahal izango dira. Jon Lejarraga Lanbide Ekimenak zentroko presidentearen hitzetan “laguntza hauek enpresarioak kualifikatutako pertsonak kontratatzen anima daitezen aukera paregabea da”, gainera, “gaur egun Busturialdeko langabezia tasa % 10.2 murriztu da, baina datua baikorra izanda ere, maila hori jaisteko lan ildo honetan jarraitu behar dugu lanean.”

2018an gauzatutako Enplegu Planean 279.546 euro erabili ziren eta horietatik 175.000 euro 4 proiektuetan erabili ziren eta 104.546 euro 19 pertsonen kontratazioan.