Gernika-LUmo - Ekonomia alorrean urte latzak pairatu ostean, Busturialdeko langabezia tasa %10 baino pixkat goraxeago dago gaur egun. Hala ere, okupazio indizea areagotzeko esfortzua egiten dihardute eskualdeko eragile publikoek. Horren adierazle da datozen hileabeteetan martxan izango den eskualde mailako Enplegu Plana. Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak zentroak “garapen ekonomikoa garatzeko eta enplegua suspertzeko lan ildoak jorratuko ditu”, Bermeoko Behargintza eta eskualdeko zenbait Udalekin batera landutako Eskualdeko Enplegu Planaren barruan, Euskadiko Enplegurako Zerbitzuak, Lanbidek finantzatutakoa. Orotara 288.262,29 euro bideratuko dira “proiektu berrien garapena suspertzeko eta Busturialdeko eskualdeko enpresen artean kontratazioa bultzatzeko”.

Eskualdeko garapen ekonomikoan eragiteko zenbait proiektu daude martxan eskualdean, azken urteetan sortutakoak eta datozenetan egikarituko direnak. Azaldu dutenez, “gaur egun, enplegu sustapenerako lau proiektu bultzatu dira”, hurrenez hurren Egurre, Formakuntza Ikerketa, Ibili Ibilianeta Urdaibai Silver izenburupekoak. Gernika-Lumoko Lanbide Ekimeneko arduradunen hitzetan, “hauek lantzeko guztuira 162.500 euro erabiliko dira eta bultzatuko dituzten helburuak ondorengoak izango dira: egurgintza suspertzea; formazio beharrizanak eta errekurtsoak aztertzea; Busturialdeko ibilbide turistikoak hobetzea eta egoki-tzea eta 50 urte baino gehiagoko biztanleen beharrizanei erantzuna ematea eta euren inguruan sortzen diren negozio aukerei bide ematea”.

Garapen ekonomikoan eragiteko proiektuak diruz laguntzeaz gain, Enplegu Planari dagokionez beste partida bat ere izango da eskuragarri. Zehazki, 125.762,29 euro bideratuko dira Busturialdeko enpresek zuzenean langileek kontrata ditzaten. “Urrian irekiko” dela jakinarazi dute, “eta Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak zentroan eskatu behar izango den deialdi berri honekin 29 enpresa inguru inplikatu ahal izango dira”, edozein delarik bere jardunbidea.

Laguntza Jon Lejarraga Lanbide Ekimenak zentroko presidentearen hitzetan, “laguntza hauek enpresarioak kualifikatutako pertsonak kontratatzen anima daitezen aukera paregabea da”, gainera, “gaur egun Busturialdeko langabezia tasa % 10,2 murriztu da, baina datua baikorra izanda ere, maila hori jaisteko lan ildo honetan jarraitu behar dugu lanean”.

Iazko egitasmoei dagokienez, “Enplegu Planean 279.546 euro erabili ziren eta horietatik 175.000 euro lau proiektuetan erabili ziren eta 104.546 euro 19 pertsonen kontratazioan”.