Muxika - Mundaka, Busturia (Uzelai), Gautegiz Arteaga (Montorre), Muxika (Urretxindorra) eta Eako (Haizeder) ikastetxe publikoek bat egingo dute biharkoan, Busturialdeko Eskola Txikien jaiaren hamabosgarren edizioan. Goizeko 10:45etan emango diote hasiera festari, urtero 500dik gora ikasle eta irakaslen batuko dituena. Aldarrikapenerako jardunaldia ere izango da biharkoa, eskola txikiek herriei eematen dieten bizia azaleratu nahi izango dutelako.

“Herri txiki baten lehentasuna eskola herrian izatea da , herriaren etorkizuna ziurtatzen duelako·, zehaztu dute Busturialdeko Eskola Txikien jaiaren antolakuntzatik, aurten Muxikako Montorre ikastetxearen esku dagoena. “Eskolarik hoberena herrian bertan dagoena” dela goraipatuko dute. Bada, “eskola txikiak herrien haziak” direla azalaraziko dute. Izan ere, “herrien altxorra bertan bizi diren pertsonak dira, eta horien artean oso garrantzitsuak umeak. Eskola herrian bertan izateak, umeen hezkuntzan eta herriko bizitzan bizitasuna eta aberasgarritasuna dakar”, zehaztu dutrenez.

Ongietorriarekin emango diote hasiera jaiari, ikasle zein irakasleak batuko dituen argazki erraldoia ateratzeko. Ostean 12:00etan hasiko den musika emanaldirako entsaioekin hasiz. Hala ere, hamaiketakoa egiteko parada izango dute aurretik, 11:30etan. Emanaldiak bukatu hala, Haur zein Lehen Hezkuntzako tailerrei ekingo diote eta, 13:45ak aldera, bazkaria eta jolas librea izango dute txikiek, 15:00etan ”txori bakoitza bere kabira” bueltatu baino arinago. - I. Fradua