Gernika-Lumo - XXXI. edizioa beteko duen Eskolarteko Antzerki Astea datorren maiatzaren 14ean hasi da. Gernika-Lumoko Udaleko Hezkuntza Arloak Euskera Zerbitzuak antolatuta, eta bi egunetan barrena, guztira udalerriko 5 zentro, Lehen zein Bigarren Hezkuntzako 150 bat antzezle eta 1.600 ikasle ikusle batuko ditu. “Urteroko jarduera, ikasturtean zehar ikastetxeetan lantzen diren antzezlanak kaleratzeko eskaparate aproposa” izango dela iritzi diote antolatzaileek, euskaren trasmisioan zein ahozkotasunean eragitea eta umeak gizarteratzena helburu duen ekimenean.

Maiatzaren 14ean, 15ean eta 16ean San Fidel ikastolako, Barrutia ikastetxeko, Mertzede ikastetxea, Gernika Institutuko eta Seber Altube ikastolako gaztetxoak taulagainean izango dira, Lizeo Antzokian eskainiko diren antzezlanetan. Goizez zein arratsaldez -emanaldiak 11:00etan eta 15:00etan izango dira, azken hauek gurasoentzako aproposagoak izango direnakl-, ekimenaren helburu nagusia euskeraren trasmisioan eragitea izango da. Besteak beste, Osaba Natxoren testamentua, 6. maila bukatu dut!, Klasikoak? Guai! edota Super Heroiak izenburupeko lanak taularatuko dituzte, beti ere ikasleak ikusle ere bihurtuko direlarik. Bestetik, antzelanak “Oizmendi telebistak grabatuko ditu, emanaldiak telebistatik eskaintzeko hurrengo egunetan. Telesaioen egunen eta orduen berri emango zaie zentro guztiei, inplikaturiko agenteak -irakasleak, ikasleak eta gurasoak- jakitun daitezen eta nahi duenak grabatzeko aukera izan dezan”.

urteroko ekimen Udalaren Euskera Zerbitzuko arduradunen esanetan, “Udal Eskola Kontseiluan ikasturterako finkatzen den eskolaz-kanpoko ekintza komunetako bat dugu” Gernika-Lumomo Eskolarteko Antzerki Astea, “umeak gizarteratzeko bidea jorratzea helburu” duena gainera. Baina “Gernika-Lumoko Euskararen Normalizaziorako Plan Estrategikoan ere aintzat hartuta dago, euskararen erabilpena areagotu eta ahozkotasuna/mintzamena landu nahirik”.

Gaineratu dutenez, “belaunaldi pare bateko ikasleek eutsi egin diote ekimen honi 30 urtetan zehar eta nabarmendu egin behar dugu lan handia dagoela atzean, Gernika-Lumoko udalerriko irakaskuntza zentro guztietako ikasleena, bai noski, baina begirale eta irakasleena ere aipatu behar bereziki”. - I. F.