SKO izan dira covid-19 birusak sortutako izurritearen aurrean lan gogorra egin behar izan duten sektoreak, baina, guztien gainetik, medikuntza munduko langileak izan dira euren egunerokotasunean koronabirusaren agerraldi eta hedapena gehien pairatu izan dutenak. Aspektu honetan, Mungiako anbulategiak eskualdeko gaixoen gehiengoa atenditzearen beharra izan zuen eta, horrenbestez, bertoko langileek oso hurbiletik jarraitu ahal izan dute koronabirusaren eboluzioa, izan ere, eurak izan dira gaixotasunaren aurreko borrokan lehenengo lerroan egon direnak. Zorionez, bertoko erizain, mediku, jagole, garbitzaile, sukaldari eta abar luze baten lanak posible egin du birusaren aurkako borroka honetan zutik mantendu ahal izatea Mungialdeko herritarrak. Horregatik, Mungiako Udalak proposatuta, Miguel Bilbao Catalák, anbulategiko zuzendariak, Laboral Kutxa DEIA Hemendik Saria jaso zuen osasun-zentroko langile guztien ordezkari bezala. Bere arabera, oso hilabete gogorrak izan dira azkenengoak, baina langileen lan sutsua dela eta posible izan da aurrera egitea: “Izurrite egoera hau guztiontzako berria izan da eta, arlo askotan bezala, osasungintza moduzn ere ezjakintasun handia izan da. Zorionez gure langile guztiek euren prestakuntza maila handia islatu dute eta lan handia egin dute denon onurarako”.

Izurriteak Mungian izan duen hedapenari dagokionez, zuzendariak aitortu zuen oso egoera aldakorra izaten ari dela birusaren zabaltzeak. “Auzoz auzoz doan kontu bat da. Edozein momentutan azaldu daiteke foku berri bat eta kasu positiboak era nabarmenean hazi daitezke. Horrelakoa izango da egoera txertoa aurkitu arte, horregatik, prest egon behar gara olatu posibleak deuseztatzeko eta kasuen handitze baten aurrean erantzun ona izan ahal izateko. Arlo honetan, musukoek nahitaezko funtzioa betetzen dute prebentzio arloan eta, horregatik, oso garrantzitsua da jendeak osoasun-agintaritzatik emandako argibideak zehatz mehatz jarraitzea, izan ere, denontzako onuragarriak diren segurtasun-neurriak dira planteatzen direnak. Nik esango nuke azken hialbeteetan egon den lasaiunea konfinamenduaren emaitza positiboa dela, baina oraindik ere bide luzea daukagu aurretik”, aitortu zuen anbulategiko zuzendariak. Aldi berean, Bilbao Catalá oso eskertuta azaldu zen Torrebillela Kultur Etxean jasotako errekonozimenduarekin izan ere, bere esanetan, “sariak ez dir egunero jasotzen eta, kasu honetan, are hunkigarriagoa da, gure langileek asko sufritu dutelako”.

kurtso hasiera mugitua

Nahiz eta herriko egoera lasaiagoa den gaur egun, irailaren hasiera eta abuztuaren amaiera bitartean nahiko egoera kritikoa izan zen Mungian, izan ere, herriko taberna baten foku txiki bat azaldu zen. Ikasturte hasieran martxan jartzear zegoenean, Bentades Ikastetxeko hiru langilek PCR frogatan emaitza postiboa izan zuten, horrenbestez, zentroaren irekiera hiru gehunetan atzeratu zen, gainontzeko langileek egindako frogen emaitza itxaroteko. Zorionez, denek emaitza negatiboa izan zuten eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek Aste Santuan berreskuratuko dituzte galdutako egunak. Zorionez, azken asteetan kontua lasaitzen joan da, nahiz eta Bizkaiako egoera orokorra okerrera joaten ari den, horregatik, segurtasun-neurriak handitzea komenigarria da.