Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera pìxkanaka-pixkanaka atzean utzi ondoren, erabateko normaltasuna berreskuratu nahi du Sestaoko Udalak. Hala, Kultura arloak kultura- eta aisialdi-eskaintza zabala eskainiko du aurten, eta udarako dantzaldi-programa berreskuratzea izan da lehenengo neurria.

Udalaren jarduera honen helburua honako hau da: zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzea, sedentarismoaren aurka borrokatzea eta adinekoen artean sozializazioa bultzatzea.

Hilabete barru hasiko den denboraldi honetan, bi urteko etenaren ondoren, 16 dantzaldi egingo dira inguruko orkestra garrantzitsuenetako batzuen eskutik, larunbat arratsaldeetan, 18:00etatik 21:00etara, Kasko plazan. Lehenengo saioa maiatzaren 28an izango da eta azkena irailaren 24an.

Adinekoek asko estimatzen dute ekimen hau, aisialdiaz gozatzen laguntzen dielako eta, gainera, udan zehar inguruko udalerrietan egiten diren txitxarrilloetara dantzatzera joateko kuadrilak ere osatzen dituztelako.

DANTZALDIEN EGITARAUA

  • Maiatzaren 28an: Kasko plazan, 18:00etatik 21:00etara. Los Palmeras Orkestra.
  • Ekainaren 4an: Kasko plazan, 18:00etatik 21:00etara. Amigos del Swing Orkestra.
  • Ekainaren 11n: Kasko plazan, 18:00etatik 21:00etara. Dantza Alai Orkestra.
  • Ekainaren 18an: Kasko plazan, 18:00etatik 21:00etara. Galea Orkestra.
  • Uztailaren 16an: Kasko plazan, 18:00etatik 21:00etara. Pérgola Orkestra.
  • Uztailaren 23an: Kasko plazan, 18:00etatik 21:00etara. Galea Orkestra.
  • Uztailaren 30ean: Kasko plazan, 18:00etatik 21:00etara. Los Palmeras Orkestra.
  • Abuztuaren 6an: Kasko plazan, 18:00etatik 21:00etara. Amigos del Swing Orkestra.
  • Abuztuaren 13an: Kasko plazan, 18:00etatik 21:00etara. Pérgola Orkestra.
  • Abuztuaren 20an: Kasko plazan, 18:00etatik 21:00etara. Galea Orkestra.
  • Abuztuaren 27an: Kasko plazan, 18:00etatik 21:00etara. Amigos del Swing Orkestra.
  • Abuztuaren 30ean: Kasko plazan, 18:00etatik 21:00etara. Dantza Alai Orkestra.
  • Irailaren 3an: Kasko plazan, 18:00etatik 21:00etara. Los Palmeras Orkestra.
  • Irailaren 10ean: Kasko plazan, 18:00etatik 21:00etara. Dantza Alai Orkestra.
  • Irailaren 17an: Kasko plazan, 18:00etatik 21:00etara. Pérgola Orkestra.
  • Irailaren 24an: Kasko plazan, 18:00etatik 21:00etara. Los Palmeras Orkestra.