Astearte honetan, irailak 14, Barakaldoko Udaleko Garapen Jasangarria eta Ingurune Naturala saileko zinegotzi Alba Delgadok ezagutzera eman duen bezala, dagoeneko 82 bizikleta lortu egin dira datorren larunbatean, hilak 18, Anaien parkean egingo den bigarren eskuko bizikleten merkatuan saltzeko. Larunbatean ekimen horren hirugarren edizioa ospatuko da.

Ekimenean parte hartzera animatu ditu Delgadok etxeetan edo trastelekuetan erabili gabeko bizikletak dauzkaten barakaldarrak, ibilgailu gehiagotarako lekua baitago oraindik merkatuan.

"Oraingoan ere, sekulakoa izan da herritarren erantzuna. Hala ere, zenbat eta salmenta gehiago merkatu honetan, are hobeto gure ingurumenerako: hondakin gutxiago sortuko dugu, bai eta urrituko ere bizikleta berri bat egiteak eragiten duen poluzioa",

Saltzaileek telefono honetara hots egin behar dute, izena emateko: Izen-emate fitxa betetakoan, hitzordua adostuko du antolatzaileak bizikleta merkatua zabaldu baino lehenago uzteko. Azkenekoan bezala, oraingoan ere lehentasuna izango dute bizikleta saldu nahi duten barakaldarrei. Barakaldoz besteko udalerrietakoek izena eman dezakete, baina, hasieran, behintzat, itxarote-zerrendan geratuko dira, eta aukera izatekotan, merkatua hasi baino bi egun lehenago abisatuko zaie.

Goizeko 10:00etan zabalduko ditu ateak larunbat honetako merkatuak, eta gutxi gorabehera14:00ak arte izango ditu zabalik. Bizikletak gordailuan uzteko salmenta-zerbitzua goizeko 08:30etik ekitaldia hasi artekoa izango da. Egoera onean dauden erabilitako bizikletak soilik onartuko dira, eta ez ametituko 500 eurotik gorako salmentarik. Edonola ere, antolatzaileak gaian adituak diren bi lagun izango ditu hala prezioak erabakitzeko, nola bizikleta erosi nahi duenari laguntzeko.

Oraingo merkatu hau Mugikortasunaren Europako Astearen barruan kokatzen da. 'Zure osasunagatik, mugi zaitez modu jasangarrian' du aurtengo kanpainak leloa, eta bizikletaren gisako garraiobide ez poluitzaileak bultzatzea du xede.