Sestaoko Udala Bizkaiko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lurralde Sarean sartu da. Udalbatza Osoak proposamena onetsi du astearte honetako ohiko bileran.

Sarea abian jartzen zen 2018an onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Foru Arauan bertan hartutako konpromisoari erantzuteko. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta, bere helburua da emakume eta gizonen berdintasunaren arloan lurralde historikoko udalerrien eta foru erakundearen artean lan-, hausnarketa- eta koordinazio-gune bihurtzea.

Bizkaiko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lurralde Sareak hurrengo zeregin hauek ditu:

- Legealdi bakoitzean sarearen ardatz estrategikoak egin, onetsi, garatu eta ebaluatzea.

- Tokian emakume eta gizonen berdintasunaren arloan ezagutza trukatu eta esperientzia eta ekimenen bateratze-lana egiteko gune izatea, aintzat hartuta Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrien errealitate anitza eta bereziki udalerri txikiei erreparatuta.

- Neurriak proposatzea berdintasunaren ikuspegia intersekzioaren ikuspuntutik txertatze aldera administrazio-jarduera egokitzeko eta udal-politika guztietan generoaren ikuspegia sartzeko.

- Esku-hartze aldera, emakume eta gizonen berdintasunaren arloan udalerrietan beharrak eta lehentasunak identifikatzea eta bereziki aintzat hartzea udalerri txikien beharrak; horrenbestez, horiei erantzuteko programak eta/edo zerbitzuak proposatzea.

- Jardun onen inguruan hausnartu, horiek antzeman eta aztertzeko gune bat sustatzea, berdintasunerako tokiko politikak garatzeko orduan eraginkortasunez aurrerapausoak emateko eta proiektu pilotu esperimentalak definitu eta garatzeko.

- Jarraibide eta adierazle partekatuak diseinatu eta erabakitzea, berdintasunaren eta indarkeria matxistaren arloan Bizkaiko udalerrietan informazioa sistematikoki biltzeko, Bizkaiko Indarkeria Matxistari buruzko Behatokiaren laguntzaz.

- Tokitik berdintasunaren arloan ekintzak egitean jarduketa-irizpideak koordina eta batera daitezen bultzatzea eta, horretarako, besteak beste, programak, materialak eta/edo gidak trukatu eta batera egitea.

- Berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako borrokan politikei buruzko prestakuntzarako baterako guneak eta mintegi tematikoak antolatu eta ematea udaletako teknikari eta politikarientzat.

- Udalerrian berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka Bizkaiko Lurralde Historiko guztirako baterako sentsibilizazio-kanpainen eta bestelako jarduketa publikoen proposamenak gauzatu eta garatzea.