Barakaldoko Auzo eta Hirietarako Obra eta Zerbitzu Arloko zinegotzi Jon Andoni Uriak iragarri duen moduan, Udalak 37.000 euroko aurrekontua bideratu egingo ditu Gernikako Arbola kaleko aparkalekua berrantolatzeko. Besteak beste, aparkalekuen noranzkoa aldatuko da, errepidera irtetzerakoan segurtasuna handitzeko.

2016an aldatutako lehen tarteek agerian utzi dute bidea hobetu egin dela. "Aparkalekua zeihar mantenduko da, baina norabidea aldatuko dugu, aparkatzeko tokia uztean ikusgarritasuna hobetzeko; izan ere, aurretik egingo da, hurbiltzen diren autoak argi eta garbi ikusiz, eta martxaren noranzko berean, eta horrek erraztu egiten du bai autoek bai oinezkoek argiago ikustea", azaldu du Uriak.

Gaur egun, aparkatzeko tokiak modu konbentzionalean aparkatzeko jarrita daude, baterian , alegia, atzerantz irteteko. "Maniobra hau ez da oso segurua, beste gidari batzuen martxa oztopatu gabe irteteko bidea libre dugun ikusteko atzerako ispiluak baino ez baitauzka gidariak", azpimarratu du zinegotziak.

BI HILABETEKO OBRA-EPEA, GUTXI GORABEHERA

Obra hori egiteko, egungo zintarriak desmuntatu behar dira, eta posizio berrian birkokatu. Gainera, gune batzuetan espaloia handitu beharko da. Halaber, eragindako hustubideak lekualdatuko dira eta kotan jarriko dira kutxatilak sestra berrian. Azkenik, Larraosolo kaleko bidegurutzean eta 79. zenbakiaren aurrean dauden zebra-bideen beheratzea hobetuko da, oinezkoen iriste-erraztasuna hobetzeko.

Obrak egiteko aurreikusitako epea kontratua sinatzen den unetik aurrerakoa da.