BARAKALDO. Maiatzaren 28ra arte luzatuko da Barakaldoko gazteei zuzendutako Lutxana auzoko Serralta zumarkaleko 1. zenbakian dauden alokairuko etxebizitza bat eskuratzeko eskaerak aurkezteko epea.

"Etxebizitza horiek 2012an hasi ziren alokatzen, barakaldarren emantzipazioa errazteko, eta, horrela, bizi-proiektu berri bati ekin ahal izateko. Gaur ildo horretan sakontzen ari gara, eta, izan ere, berriki bultzada berri bat eman diegu alokairua ordaintzeko arlotik gazteei ematen dizkiegun laguntzei ", gogorarazi du Juan Antonio Pizarro Etxebizitza, Hirigintza Plangintza eta Kudeaketa Arloko zinegotziak.

Lutxanako alokairuko etxebizitzak eskuratzeko eskaerak Eretza kaleko 8. zenbakian dauden bulegoetan aurkeztu beharko dira, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Aurkeztu beharreko dokumentazioa webgune honetan kontsulta daiteke.

Juan Antonio Pizarrok azaldu duenez, Eretzak dituen 16 etxebizitzetatik gutxienez 7 hutsik geratu direlako edo datozen egunetan hutsik egongo direlako ireki dute eskaerak egiteko epea. "Bi eta hiru logelako etxebizitzak daude, eta prezioak eskuragarriak dira, hilean 307 eta 400 euro bitartekoak", azaldu du Eretzako presidente den Etxebizitza, Hirigintza Plangintza eta Arloko zinegotziak.

Eskatzaile guztien artean zozketa bidez esleituko dira etxebizitzak, eta esleipendun suertatu ez direnak poltsa batean sartuko dira, gainerako pisuak hutsik geratzen badira. Etxebizitza horietan egoteko gehieneko epea 7 urtekoa da, baina alokairua urtez urte berritu behar da.

18 ETA 35 URTE BITARTEAN

Etxebizitzak eskuratzeko oinarriak aho batez onartu ditu gaur Eretzako Administrazio Kontseiluak, eta aurreko deialdietan zeudenen antzekoak dira.

Ezinbestekoa da 18 urtetik 35 urtera bitarte izatea 2021eko urtarrilaren 1ean, eta Barakaldon erroldatuta egotea zozketa honetan izena emateko epea ireki baino gutxienez 2 urte lehenago, etenik gabe, edo azken lau urteetan bi urte edo gehiago gehitzea izena emateko epea ireki arte, edo udalerrian kokatutako enpresetan lan egitea, gutxienez 24 hilabetez, 2019ko urtarrilaren 1etik izena emateko epea ireki arte.

Bizikidetza-unitatearen urteko diru-sarrera haztatuek gutxienez 12.000 euro eta gehienez 35.000 euro artekoak izan behar dute. Egiaztatutako diru-sarrerek gutxienez lan-etekinen eta/edo jarduera ekonomiko profesional, artistiko edo beken etekinen % 90ekoa izan beharko dute.