BARAKALDO. Barakaldoko Udalak 1.788 boto jaso ditu Partaidetzazko Aurrekontuetarako bozketaren lehen astean. Boto horietatik gehienak, % 61a, online egin dira, Udalaren egoitza elektronikoan.

Burutu berri du Barakaldok Partaidetzazko Aurrekontuetarako bozketaren lehen astea; dagoeneko 1.700 bozka jaso ditu kanpainak (joan den igandean). Bozka gehienak online bildu dira egoitza elektronikoaren bidez (); guztizkoaren % 61; aurrez aurre, berriz, % 39. Datorren maiatzaren 9ra arte eman ahal izango da bozka.

Partaidetzazko Aurrekontuen beste egitasmo bat jarri zuen martxan Udalak, barakaldarrek biurteko ekimen honetarako 2,2 milioiak (1,1 milioi urteko) zein proiektutan inbertitu nahi zituzten erabakitzeko. Koronabirusaren etorrerak pandemiaren egoerara egokitzera behartu zuen Udala. Horregatik eskatu zien herritarrei osasun-krisiaren ondorioek gehien kaltetutako familia eta sektoreei laguntzera bideratutako proposamenak egiteko.

550etik gora proposamen jaso zituen Udalak, eta joan den astelehenean, hilak 26, zabaldu zuen 6 gai-arlotan (Gizartea, Enplegua eta Ekonomiaren suspertzea, Mugikortasun Jasangarria, Adinekoak, Gazteria, Kultura eta Hezkuntza) banatutako 30 egitasmoen artean bozkatzeko epea: "Gai-arlo bakoitzeko egitasmo bakarra aukeratu behar dute barakaldarrek bozka-orria baliozkoa izan dadin", nabarmendu du Gorka Zubiaurre Alkatetza, Gobernu Irekia, Turismoa eta Berrikuntza Arloko zinegotziak. "Gehien lagunduko duten egitasmo herritarrak aukeratzeko parte-hartzen jarraitzera animatu nahi ditugu herritarrak. Adinekoak, gazteak, merkatariak, ostalariak.... Zuk aukeratzen ez baduzu, beste norbaitek aukeratuko du zure izenean", azpimarratu du.

BOZKA EMATEKO BIDEAK ETA INFORMAZIO-GUNE FINKOA BIDE ONERAN

Hainbat parte-hartzeko bide egokitu ditu Udalak barakaldarrek erraz parte har dezaten. Horrela, bada, ordenagailuz, tabletaz nahiz mugikorrez eman daiteke bozka egoitza elektroniko bidez, https://cutt.ly/3bvV1yp estekan Bestalde, Infobarakaldo udal aldizkariaren aleak banatu dituzte postontzietan, herritarren partaidetzazko proiektuari buruzko informazioa azalduz. Bozka emateko orria erantsia dauzkate, parte hartu ahal izateko.

Aurrez aurre eman nahi izatera bozka, hainbat auzotako udal eremutan ¿ udaletxean, Gurutzeta eta Clara Campoamor zentro zibikoetan, Retuerto eta Zuhatzuko kultur etxeetan, Burtzeña, Lutxana eta Kastrexanko plazetan, Lasesarreko kiroldegian eta Errekatxoko CIHMAn - jarritako postontzietan emango da.

Horiez gainera, informazio-karpa batzuk ibili dira Barakaldoko auzoetan zehar herritarrei informazioa ematen eta bertara hurbiltzen zirenen bozkak jasotzen. Ildo horretan, bihartik ¿ asteazkena- ostirala bitartean, informazio-gune finko bat jarriko dute Bide Oneran, 16 urtetik gorako barakaldarrek euren botoak emateko eta prozesuari buruzko informazioa jasotzeko.