BARAKALDO. Minbiziaren ondorioak hobetzea ahalbidetuko duen tratamendu bat ikertzeko baliabideak ematearen aldeko apustua egin du Barakaldoko Udalak udal ordezkaritza duten talde politiko guztiek babestutako adierazpen instituzional baten bidez.

Barakaldo lehen udaletako bat bihurtu da ekimen horrekin bat egiten, hamar elkarte baino gehiagoren sinadurak baititu.

Euskadin, gaixotasunak 75.000 pertsonari baino gehiagori eragiten diela kalkulatu da. Bi gizonetatik bati eta 3 emakumetik bati diagnostikatuko zaie minbizia beren bizitzan. Kalkulatu da 75.000 pertsonari baino gehiagori eragiten diela gaixotasunak Euskadin. 2019an soilik, beste 15.000 kasu diagnostikatu ziren Euskadin.

Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteak proposatu du testua, zehazki, Arabako egoitzak. Bertan adierazten da pandemiak eragindako krisiak larriagotu baino ez duela egin minbizia dutenen eta haien familien gizarte- eta osasun-hauskortasun egoera, minbiziak eta Covid-19k bi aldiz kaltetua izan daitekeen kolektibo bihurtuz. Larriak diren afekzioak agertu dira, hala nola infektatuei lehentasuna ematearen ondoriozko osasun-inpaktua, osasun mentaleko arazoak eta konfinamenduaren ondoriozko antsietatea (gaixoen % 30ek baino gehiagok pairatzen dituzte), bai eta gaixotasunak eragindako ekonomia- eta lan-kostuen % 45 bere gain hartu beharra ere.

KALTETUEKIKO ELKARTASUNA

Minbiziaren aurkako munduko eguna dela-eta, Barakaldoko Udalak bat egin du eragindakoei elkartasuna adieraztearekin, eta, aldi berean, bizimodu osasungarriak jarraitzera animatu du gizartea, minbiziaren arrisku-faktore garrantzitsuenak saihets ditzan jendeak, hala nola tabakoa, alkohola, eguzkiarekiko esposizio desegokia, obesitatea, sedentarismoa, eta abar, horretarako, bizitza aktiboaren eta elikadura osasungarriaren aldeko apustua eginez eta kolon, bular eta zerbix baheketak egiteko hitzorduetara joz.

"Ikerketarako eta gaixotasuna sendatu edo kronifikatzeko ez ezik, gaixotasunetik eta tratamenduetatik eratorritako ondorioak hobetzeko ere beharrezkoak diren baliabideak ematearen alde gaude. Horrez gainera, zainketak indartzearen ere, minbizia dutenen eta haien familien eskubideak bermatzeko behar diren baliabideak emanez" dio aho batez onartutako testuak. Minbiziaren pazienteen eta haien senideen alde eta horientzat lan egiten duten elkarteek gizarte- eta osasun-arloan duten zeregin garrantzitsua aitortzen du adierazpenak, eta azpimarratzen du, erakunde publikoek gizarte eta boluntariotzak elkarte horien bidez egiten duen ahalegin soziala eta ekonomikoa egituratu, bultzatu eta babestu behar dutela.

Azkenik, Udaleko talde politiko guztien babesa eskertu nahi izan du Gorka Zubiaurre Alkatetza Arloko zinegotziak.