BARAKALDO. Tellaetxe parkearen parean eta Gorostitzako kiroldegitik hurbil dagoen Castaños ibaiko meandroan egingo den erribera-baso txikiaren landaketan parte hartu ahal izango dute barakaldarrek.

Boluntarioek landatuko dituzte zuhaitz eta zuhamuxkak; martxoaren 11an, ostegunarekin, eta 12, ostiralarekin, Gurutzetako BHIko hezkuntza komunitateak hartuko du parte, eta martxoaren 13an, berriz, larunbatarekin, Barakaldoko bizilagunek. Bi txanda prestatu dira bizilagunentzat: 11:00etatik 12:00etarakoa, eta 12:30etik 13:30erakoa. Topagunea, Tellaetxeko parkea.

20 toki daude landaketa-txanda bakoitzerako; beraz, 40 boluntario arituko dira landaketa-lanetan. Izen-ematea doan da, eta martxoaren 11 baino lehen egin daiteke. Horretarako, hiru aukera: udal web orriko egoitza elektronikoa, Barakaldo Appa eta Udalaren Herritarrentzako Areta Zerbitzua (HAZ) eta udalerriko kultur ekipamenduak.

Jantzi eta oinetako erosoak ekartzea komeni da. Covid-19aren kutsatzeak saihesteko erakunde ofizialek ezarritako arau higieniko-sanitarioak aintzat hartuta egingo da jarduera, beste inola ezin izan zitekeen moduan.

Ingurune naturalaren inguruko pedagogia- eta kontzientziazio-lana egin nahi da ekimenaren bitartez, bai eta Barakaldoko ondare naturala sustatu ere. Horren guztiaren helburu bakarrai,bai-ekosistema eta haren biodibertsitatea babestea.

Jarduera horretan, halaber, Barakaldoko Babes Zibileko boluntarioek ere hartu dute parte, udal teknikariekin batera, landaketarako lursaila mugatzeaz arduratuz. Gainera, boluntarioen jardunaldian hartuko dute parte.

KONPENTSAZIO NATURALA

Alba Delgadok eta Javier Vázquezek Osakidetzaren Barakaldo-Sestaoko ESIren jarrera ona eskertu nahi izan dute, bai eta URA-Uraren Euskal Agentziako teknikariek prozesu osoan zehar gainbegiratu eta lurra prestatu izana ere, San Eloy Ospitalearen ondoan zegoen sekuoia baten oraintsuko mozketa konpentsatzeko sortu zen ekimen batean.

Konpentsazioa erabakitzeko, alearen zenbatetsitako adina (106 urte) eta ingurumen-aztarna kalkulatu dira: CO2 eta beste kutsatzaile batzuk xurgatzeko gaitasuna, beste ingurumen-efektu batzuk¿ Proiektua, gainera, Ekologistak Martxan elkarteak Barakaldoko ibaiak naturalki leheneratzeko egindako Plan Estrategiko baten proposamenari lotzen zaio.

Gogorarazi behar da Nazio Batuen Erakundeak (NBE), Ekosistemak Lehengoratzeari buruzko Hamarkadaren esparruan (2021-2030), basoetan, hezeguneetan, eremu idorretan eta garapen jasangarrirako, pobrezia arintzeko eta gizakien ongizatea hobetzeko funtsezkoak diren beste ekosistema natural batzuetan premiaz jarduteko beharra adierazi duela. Hori guztia, gainera, azpimarratuz erakunde eskudunek lankidetzan jardun behar dutela, koordinatu egin behar direla eta sinergiak sortu behar dituztela ekosistemak lehengoratzeko lanean, beren mandatuaren arabera