BARAKALDO. Koronabirusaren pandemiak eragin handia izan du gizartearen osasun mentalean. Hori dela eta, Barakaldoko gazteriak estresa kudeatzeko prestakuntza eskatu egin dute Udalak Giltzarri-Gazteen aisialdirako zerbitzuaren bitartez martxan jarritako partaidetzazako prozesuan.

Nerabeen hezkuntza eta osasun emozionalaren alderdiak landu ohi dira jardunaldi horietan, hala nola, autoestimua, emozioen kontrola, eraginkortasuna eta arriskuen kudeaketa. "Aurten, 15. edizioa izango da, eta beti harritzen gaitu nerabeek aukeratzen dituzten gaiak", adierazi du Gazteria Arloko zinegotzi Jonathan Martínek. "Koronabirusaren pandemiak estresa eragin dio gazte askori, eta harekin moldatzen eta mendean hartzen ikasi nahi dute; hori horrela, jardunaldiotan, aztura okerrak bideratzeko gaitasunak hartzen lagunduko diegu, zenbait egoerari hobetu aurre egin diezaieten", azpimarratu du.

Horretarako, Giltzarriko Kontseiluak prestatu eta nerabeei sare sozialen eta jarduera-taldeen bidez banatutako formularioaren bidez aukeratu dute gaia Giltzarri Plataformako neska-mutilek. Ehun nerabe baino gehiagok erantzun diote galdetegiari, eta hautatzeko egon diren gaien artean, estresaren kudeaketa izan da boto gehien jaso dituena. "Kontseiluko neska-mutilek beren eguneroko bizitzan estresa ez ezik estres horrek sortzen dizkien egoerak ere nola kudeatu jakiteak eragiten dien kezka adierazi zuten. Eta hori izango dugu beraz jardunaldien ardatza", esan du Gazteria Arloko zinegotziak.

JARDUNALDIEN FUNTZIONAMENDUA

Beste batzuetan bezala, jardunaldiek bi saio izango dituzte; bata, nerabeei zuzendutakoa, eta familiei eta hezkuntza-eragileei zuzendua, bestea:

  • Nerabeentzako topaketa. 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilentzat. Bi egunen artean aukeratu ahal izango da.

Martxoaren 12an, 17:00etan. Non: Clara Campoamor Zentroan; edo bestela, martxoaren 13an, 12.00:00etan. Non: Clara Campoamor Zentroan.

  • Gurasoentzako eta hezitzaileentzako topaketa.

Martxoaren 11n, 18.30ean. Non: Clara Campoamor Zentroan. Eguneroko hainbat egoeratan estresa kudeatzen lagunduko dieten jarraibide eta baliabide batzuk eskuratzea izango da helburua, euren seme-alabentzat erreferente positibo izan daitezen.

Topaketak doakoak dira. Aurretik izena eman beharko da, ordea, martxoaren lehenetik aurrera, helbide elektroniko honen bidez: giltzarri@barakaldo.eus.