BARAKALDO. Astelehen honetan, otsailak 15, laguntza sozialak eskatzeko epea zabaldu egin du Barakaldoko Udalak. Bada, egun bereko arratsaldeko 18:30era arte, udal langileek laguntzak eskatzeko 1.033 hitzordu-eskaera erregistratu zituzten. Barakaldarrek azarora arte izango dute laguntza horiek eskatzeko epea.

Aurten, bide telematikoei eman nahi izan zaie bultzada, herritarrek online aurkeztu ahal izateko eskaerak, udaletxera edo oinarrizko gizarte-zerbitzuetara joan beharrik gabe. Hala, eskaera egin nahi duten barakaldarrek udalaren webgunearen egoitza elektronikoaren bidez egin dezakete, Herriko Plaza, Clara Campoamor, Gurutzeta, Retuerto, Lutxana, Lasesarre eta Zuhatzu-Artegabeitiako bulego elektronikoetako makinetan. Gainera, lehen jardunaldietan, telefono-zenbaki bakarra jarri da hitzordua eskatzeko 944789577 telefonoan (otsailaren 17ra arte egongo da gaituta) eta 010 telefonoan (944789200, Barakaldotik kanpo deitzen bada).

Otsailaren 22tik aurrera (astelehena), hitzorduak aurrez aurre eskatu ahal izango dira Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan (Gurutzeta, Clara Campoamor eta Herriko Plaza), baita oinarrizko gizarte-zerbitzuetan ere. Pandemia dela eta, 010 telefonoaren bidez eskatu behar da hitzordua.

EGIAZTATUTAKO DATUAK

Goizean jasotako hitzordu-eskaeretan oinarrituta emandako datu faltsuen ondoren eman ditu argitara Udalak datu horiek. "Tamalgarria da zorrotz jokatu nahi ez izatea. Lehenengo egunean jasotzen ditugu eskaera gehien, beti izan da horrela, baina urrira arte eskaerak jasotzen jarraitzen dugu. Joan den 2020an, pandemia-egoeraren karietara ikusi genuen gora egin zuela urte osoan aurkeztutako eskaeren kopuruak, eta litekeena da, 2021ak joera berari eustea; beraz, gogor lan egiten jarraitu behar dugu, eta okerren dauden familiei ahalik eta azkarren erantzuten saiatu", azpimarratu du Mikel Antizar Gizarte Ekintza Arloko zinegotziak.