BARAKALDO. Barakaldoko Udalak 480.000 euroko aurrekontua bideratuko du Munoa finkan hobekuntza-lanak egiteko. Lanak hiru hilabeteko iraupena izango dute batik bat, eta irisgarritasuna hobetzea izango da helburu nagusia. Hartxintxarrezko bideak erretxinazko bideeengatik ordezkatuko dira.

"Munoa gure altxorra da, barakaldarrok daukagun espazio magikoenetako bat, baina egungo bideak deserosoak dira mugikortasun murriztua duten pertsonentzat edo kirola egiten dutenentzat, eta horregatik da hain garrantzitsua aipatu proiektua, Munoa parke irisgarri, eroso eta seguru bihurtuko delako", azaldu du Amaia del Campo alkateak.

Irisgarritasunaz gain, argiztapena ere hobetuko da, argi-puntu berriak sortuz eta orain dauden farola guztien ordez linea klasikoagoko beste batzuk jarriz, finkarekin bat datozenak. "Azken urteotan Munoa Finkaren ezagutza eta erabilera sustatzeko lan egin dugu, eta kultura arloko jarduerak gauzatu ditugu, besteak beste, Munoa Barrutik ¿ Bisitak jauregiaren barrualdean- Munoa Bizi ¿, ikuskizunak lorategian ¿ aire zabaleko zinema, bisita gidatuak lorategian. Proiektu horrek iragana eta geroa ekarriko ditu jarduera horietan; izan ere, erosoagoa izango da parketik ibiltzea eta parkeaz gozatzea, eta, gainera, hobeto argiztatuta egongo da, eta horrek, zalantzarik gabe, parkearen segurtasuna eta erabilera-aukerak hobetu egingo ditu", adierazi du.

ERRETXINAZKO BIDE BERRIAK, JARLEKUAK, PAPERONTZIAK ETA ITURRI BAT

Bizkaiko Foru Aldundiaren oharrei jarraituz, ingurunean estetikoki integratutako eta parkearen eta eraikinen estetika klasikoa errespetatzen duten materialak erabiltzea aurreikusten du proiektuak. Horrela, bide-zoru erregular bat jarriko da bideetan, bidearen estetikarekin bat etorriko den materiala erabiliko da: erretxina koloregabea. Horrela, segurtasuna eta bertako joan-etorriak hobetu egingo dira. Ia 1.400 metro luze izango diren bideetan eta eraikin nagusiaren inguruan zelaiguneak egitea aurreikusten da, guztira ia 7.000 metro karratuko azalera hartuko dutenak. Bideen egungo zabalerak aldakorrak dira: 1,65 m-ko zabalera dute konexio-adarren eremu estuenetan, eta 4,47 m-koa zenbait bidetan.

Finkak 60.000 metro karratutik gorako lorategi-eremua du, eta bideen inguruan jarlekuak eta paperontziak ere badaude. Egungo proiektuaren arabera, parkean jarleku eta paperontzi gehiago jartzea aurreikusten da, baita iturri bat ere, urmaeletik gertu.

Dokumentu honetan jasotako altzariak parkean dagoen hornidura osatzeko dira, eta, beraz, bertan dauden jarlekuen eta paperontzien ereduak errespetatuko dira. Zehazki, gaur egun 17 jarleku daude, eta sei gehiago jartzea aurreikusten da, egungoen osagarri gisa. Munoan 10 paperontzi ere badaude, eta eredu bereko 6 gehiago jartzea aurreikusi da.

Parkeak iturri publiko bat du Llano kaleko sarreretako batean. Zerbitzua osatzeko, jauregitik gertu dagoen erdigunean beste hornidura-puntu bat jartzea planteatzen da, dagoen hornidura-sarea aprobetxatu ahal izateko.

ARGITERIA BERRIA

Gaur egun, parkean 17 farola daude. Argi-kutsadura gutxitzeko eta zolatutako bideen eta eremuen energia-aurrezpena eta -eraginkortasuna sustatzeko, argi-azterlan bat egin da, eta, horren ondorioz, 28 argi-puntu gehiago jarriko dira, 44 argi-puntu sortuz. Esteban Dueñasen Dama eskulturaren inguruan argi berezi bat jarriko da, lurzoruko fokuen bidez irudia nabarmentzeko balaustrada multzoan.

Proiektuak 480.000 euroko lizitaziorako oinarrizko aurrekontua du, eta kontratua esleitu ondoren, gauzatzeko epea 3 hilabetekoa da.