BARAKALDO. Barakaldoko Udalak aldagela berriak eraiki ditu Ansioko futbol-zelaian. Eraikin berriak 220 metro koadro ditu, eta lau talderi zerbitzua emango die.

Ansioko futbol-zelaiaren erabiltzaileek asko eskatzen zuten lan hori, zelaiari jokalariei zerbitzua emango zieten instalazioak jartzea ezinbestekotzat jotzen baitzuten. 592.881 euro inbertitu dira -BEZa barne- orain arte modulu aurrefabrikatuek okupatzen zuten espazioan eraikin bat sortzeko.

Eraikinak solairu bakarra du, zero kotako sarbidearekin, perimetroko hainbat puntutatik. Barruan, hainbat kirol-zerbitzu prestatu dira, hala nola lau talderentzako aldagelak, garbitzeko, jantziz aldatzeko eta dutxa hartzeko gune eta guzti. Halaber, arbitroentzako aldagelak egin dira: aldagela independenteak, komunak eta dutxa komunak dauzkate bai eta zelaian lan egiten duten langileen aldagelak;, erizaintza; komun publikoak; kirol-materialaren gela bat; eta galdararako gela eta koadro elektrikoa ere.

Joan den maiatzean eman zitzaien hasiera lanei. "Aurreko legegintzaldian hasi genuen kirol-instalazioak berritzeko proiektua, Alkatetzara iritsi ginenean instalazio horietan ez zelako behar adina inbertitu instalazio horiek baldintza egokietan mantentzeko", azpimarratu du Amaia del Campo alkateak.

"2015ean Alkatetzara iritsi ginenetik, 7 milioi euro inbertitu ditugu udal instalazioak hobetzeko, proiektu hauek barne hartuta: kirol-hiria berritzea, Lasesarre futbol-zelaia, frontoiak, kirol anitzeko parkeak edo asteburuero haur asko igarotzen diren instalazioak", adierazi du alkateak.

"Espero dugu koronabirusaren pandemiak ez oztopatzea eremu hori normaltasunez erabiltzea eta instalazioei errendimendu osoa atera ahal izatea", adierazi du Amaia del Campo alkateak.